BILBO. Euskal podcast zaleek hitzordua dute Urnietan, apirilaren 13an, EuskalPod-eko bigarren edizioa opstuko da eta. Euskal topagunerik handiena da Euskalpod eta bigarren urtez Urnietan ospatuko da. Guztira zazpi podcast ezagunak haien saioak grabatuko dituzte. Aurtengo edizioak zazpi saio bilduko ditu, haien ohiko saioa zuzenean grabatzeko dituztenak.

Zinema, serieak, teknologia, ‘friki’ mundua, komikiak eta humorea jorratuko dira saioetan, beste batzuen artean. Ekitaldia Lekaio Kultur etxean ospatuko da, goizeko 11etatik arratsaldeko 8ak arte.

Saioen eta entzuleen arteko erlazioa estutzea, sortzaileen arteko harremana indartzea eta gure Erkidegoan podcasting-a eta bere kontsumoa sustatzea dira jardunaldi hauen helburuak. “Gutxika guxika podcastingaren kultura finkatuz doa Euskadin, entzuleen kopurua gora egin eta proiektu berriak sortzen laguntzen duena” dio Iñigo Sendinok, ekitaldearen sustatzailea, jardunaldi hauek “saio berriak aurkitzeko eta haietara ‘engantxatzeko’” aukera bat direla gehitu duena.

Podcastak zuzenean grabatzea sortzaileen sekretuak agerian jartzeko aukera izango da, normalean etxeetan edo espazio pribatuetan grabatzen direlako. “Egunero entzuten dituzten ahotsei aurpegia jartzea harrigari izango da entzuleentzat, baita grabatzeko eta Internet bidez emititzeko erak ere”, dio Sendinok.

Jardunaldiaren programa Euskadiko hiru herrialdeetatik etorritako saioak izango ditu. Egunean zehar bertaratukoek ‘Alopécicos Frikis’, ‘El Oso y la Doncella’, ‘Gramofonoa’, ‘Las charlas del cue’, ‘¡A la Velocidad Absurda!’, ‘El Txoko de los Bárdulos’ eta ‘Órbita Friki + El Club del Cómic’ entzuteko aukera izango dute.

Ekitaldiari buruzko informazio guztia www.euskalpod.eus webgunean eskuragarri dago.