Bertsolaritzak lekua du ‘Aulki-jokoa’n
Gaueko 22.30etik aurrera. Gaur hasiko da ETB-1en Aulki-jokoa, Bertsolari Txapelketa Nagusia ardatz hartuta, bertsolaritzari buruz arituko den saio berria. Edurne Azkaratek aurkeztuko du eta hainbat lagun izango ditu bere ondoan astean zehar. Bertan izango da Andoni Egaña, esaterako; Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako saioen berri emango du, eta horrez gain, egungo bertsolaritzaren gakoak eskainiko ditu, astero. Gainera, saio bakoitzean, Juantxo Zeberio musikariak bertso-doinu bat ekarriko du eta aurkezlearekin batera, bertso-doinuen jatorrizko abestiak eta bertsotarako egindako moldaketak aztertuko ditu. Bertsolariak, Txapelketako antolatzaile eta parte-hartzaileak, aktore, kirolari eta idazle ezagunak izango dira, besteak beste, Azkarateren bidelagunak abentura berri honetan.
Más en Televisión
-
‘Separación’, la ficción que fabula con el mundo laboral en que vivimos
-
RTVE retira ‘La Garita’ tras solo dos días de emisión y anuncia su sustituto
-
Pepa Bueno vuelve a TVE para presentar el 'Telediario 2'
-
Acosan gravemente a una periodista de RTVE durante una conexión en directo desde Torre Pacheco