TITULUA: ‘GAUZA GUZTIAK’
EGILEA: RAFA EGIGUREN ·
ARGITALETXEA: PAMIELA
TXINERAZKO esaldi bat dakar azaleanliburuak. Hamar mila gauza, dio. Txinatarrentzatzerupean hamar mila gauzadaude zehazki. Gauza guztiak etahamar mila gauza sinonimoak dira. Hamar milagauza horien artean badago orain, beraz, bestebat, liburu berezi bihurtua. Rafa Egigurenekbilketa-lana eta hausnarketa dakartza liburuberezi eta bakan honetan. Txinako literaturarenaltxor txikiak gordetzen ditu, eta euren kulturarahurreratzeko modu bat izateaz aparte, badazubi bat ere gugana, Txinak munduari zenbateman dion azaltzen duena. Herrialde hertsiarenmitoa, uneka, berretsi egiten da, baina beste askotanjakintzaren sorburu izan dela konfirmatu erebai.
Rafa Egigureni Txipiroiren bat edo beste (Ustela,1981) eta Mugarrien garraioan (Susa, 1986) poemaliburuakezagutzen dizkiogu. Ilargia putzuanageri (Erein, 1990) eta Chevrolet tropikala (Susa,2007) eleberriak ere bai. Mandarin dotore CDarenadaukat gainera oroitzapen ona, gaur dakargunGauza guztiak honekin lotzen dudana nolabait.Liburu-disko formatuan kaleratu zuen GaztelupekoHotsak disko etxeak eta hitzak (Tangolerkiak txineratik euskarara Egigurenek ekarriak),irudiak (Zumeta) eta musika (Senperena)batzen zituen. Esaera zahar batekin aurkeztu zenasmoa: “Eguraldiak inguruko bazterretan bezala,aldarteak gobernatzen du gure barrukogiroan”. VII eta X. mendeen arteko Tangdarrenerresumako olerkariek euren idatzietan erabiltzenei zuten.
Baina Gauza guztiak hau zer da, ostera? Saiakeraote da, edo poema bilduma pertsonal bat, hausnarketarakoaitzakiatzat balio duena? Definizioekez dutela balio idazleak berak gaztigatzen digu,badaezpada: “Irakurleak, oro har, edozein idazketabitarteko, irakurtzen jakin ez ezik, zirkulazio-arau batzuk bete behar izan ohi ditu, nahioharkabean, liburuan sartu eta barruan ibili ahalizateko. Esate baterako, txineraz ez dute hitzenartean tarterik uzten eta badirudi, leihoz leiho,karakterez karaktere bereganatzen dutela izkribua;gurean, aldiz, soka bihurri baten antzadauka hitz bakoitzak eta testuak berak ere, etaematen du askatu beharra dagoela ulertu ahalizateko”. Liburura Egigurenek dakartzan Li Bai,Wang Wei, Du fu… maisuen hitz neurtu, eder,zehatzak irakurtzea atsegina den modu bereanda atsegina Txinako sekretuen gainean jakitea.Idazleak herrialde hartan egindako egotaldiarenohar-sorta da, finean, Gauza guztiak, non ikastaldibihurtu zen Egigurenen bidaia hura liburubihurtu den. Orain dela 25 urte ibili zen idazleaTxinan, eta aldaketak izugarriak izan direnarren, hemen eskaintzen dizkigunak kulturaharen oinarriak dira, denborak nekez aldatukoduen barru-barruko jakintzaren zati txiki bat,besteak beste Zhung zi-k betikotua: “Yang maisua,Song aldean zebilela, ostatu batean emanzuen gaua. Ostalariak bi andre zituen: bata eder,bestea itsusi. Itsusia estimu handian zeukaten etaederra gutxian.Yang maisuak zergatiaz egin zuengalde. Ederrak uste du ederra dela -esan zion bertakomutilak-, baina guk ez dugu horrela uste;itsusiak uste du itsusia dela, eta guk ez duguhorrela uste”.
Bada, guk uste dugu Gauza guztiak ederra dela,gomendatzekomodukoa. Txinatarrenjakintzarenbitartez gure jakintza aberasten du, eta hangoedertasunen bitartez gure sentimenak azaleratu.