RUNGO C.D. Bidasoa 1962ean jaioa zen. 6 hamarkada hauetan Europako ekipo handienekin lehiatu da eta garaikurrik nagusienak eskuratu ditu. Nazioarteko kirol-esparruan egindako primerako ibilbideagatik, baita bertako eskubaloia sustatzeko mantendutako konpromezuagatik ere, kirol-erreferente ukaezin bihurtu da Irunen zein Euskadin eta euskal kirolean ere. 1987ean lehen Liga irabazi zuen eta 1991ean Errekopako finalera iritsi zen. Handik gutxira, 1995ean, historia eginez, Europako Kopa irabazi zuen. Irungo udaletxeko balkoian, entregatutako hiri baten aurrean zeuden Bidasoa taldeko guziak, ekipoa, teknikariak, ene lagun maitea Beñardo Garcia garaiko presidentea... zelako poza, hunkitasuna eta harrotasuna! Ahaztezina. Ba lortutako garaipenak eta aintzatespen orokorra garrantzitsuak izan badira, asko izan bait diren une zailetan ere, kluba kementzeko klubak berak barnetik egindako apustua garrantzitsuagoa izan da. Eta hona hemen berriro, lortutako fruituak eta emaitzak: Sacyr ASOBAL Ligako egungo txapeldunordea C.D. Bidasoa da, bi aldiz lortu baitu azken hiru urteetan, eta hirugarren denboraldiz jarraian Europako txapelketa jokatzen ari da ere, ez dira txantxetako aipamenik. Egindako bere bi apustu erabakigarrienetakoak errealitate dira jada: alde batetik, harrobiaren aldeko berreskuratutako konpromezu nabarmena eta, bestetik, emakumezkoen kirol-partaidatzearen ofizialtasuna, kadete eta gazte mailako taldeekin, momentuz. Bere nortasuna indartuz, Irungo gizartearekin konplizitatea berpiztu du gaurko C.D. Bidasoak.

Hurrengo igandean, urtarrilaren 30a, Bilboko Arriaga Antzokian unerik zirraragarrietenako bat biziko du 2021ko Sabino Arana Fundazioak emandako sarienetako bat jasotzen. Bidasoa familia handiaren izenean, hor egongo da egungo presidentea, Gurutz Aginagalde, klubaren baloreei -adorea, irauntza eta diskrezioa- bai egoki-tzen dituen tipo zintzoa. Tira, bere 60. urteurrena ospatzeko primerako ekitaldearekin hasiko du C.D. Bidasoak, merezita... Gora Bidasoa! Gora Irun!