Gure osasun sistemari buruzko hainbat informazio jasotzen gabiltza, batzuk besteak baino sinesgarriagoak edota ulergarriagoak. Gero, norberak bizi izaten duenenarekin erkatzea tokatzen da, esperientzi puntualei dagokien eran.

Egun hauetan Osakidetzak Bizkaian dituen ospitaletako bitan ibiltzea egokitu zait. Ia gauerdian Galdakaoko urgentzietako atezainak hartu gintuen jakin izan balu bezala horrelako orduetan hara doana gutxietsita doala, agian beldurtuta edo kezkatuta. Enpatia esaten zaio. Gau osoan zehar eta hurrengo egunean ezagutu genituen osagile, erizain eta laguntzaileak euskaraz egiten zuten gurekin eta baita euren artean ere, etxekotasun estimagarria ekarriz gaixoari.

Froga eta analisien ostean, patxadazko azalpenak eta gomendioak ematen zizkiguten, plastikozko jantzi deserosoak soinean eduki arren. Jagole eta erizain-laguntzaileek senideon laguntza eskertu egiten zuten, gaixoa konfiantza emateko keinu gisa. Beti pentsa izan dut ona dela ospitaletan gaixotu bati lagun egiten dagoenak eskertu egiten duela partaidetza modu hori, esku eskuaren gainean begira egon ordez. Bidaiaren bigarren aldia Santa Marinara izan da, gaixotu adinduentzako paradisu maitagarrira, alegia. Batean zein bestean, profesional eta giza atentzio bikainak izan ditugu. Eta guztiaren atzean geure herri erakundeak daude. Arazoak ez dira falta baina euskal osasun sistema ez da eroriko.