Genero indarkeriaz hiltzen direnak, kasu gehien- tsuenetan, guztietan ez esateagatik, emaku- mezkoak dira. Eta lan-istripuetan hiltzen diren pertsonak, gehientsuenean, guztietan ez esateagatik, gizonezkoak dira. Esan beharrik ez dago, lan-istripu gehientsuenen tipologian lan oso gogorrak deskribatzen direla, ia kasu gehientsuenetan, guztietan ez esateagatik, gizonezkoek baizik betetzen ez dituztenak. 2021ean 62 pertsona hil ziren lan istripuz Euskal Herrian. Eta 2022an, hiru daramatzagu, jada. Barakaldon bat, Gasteizen bat, eta Ikaztegietan beste bat.

Bada, ordea, gure arreta deitzen duen beste datu bat eta zera da: bai Gasteizko eta bai Ikaztegietako heriotzak altueratik eroritakoak izan dira. Baita El Bustokoak ere, zauritu baino ez badira egin ere, bi langile, 10 metroko altueratik erori izanagatik zauritu dira.

2021eko lan istripuz hildako pertsonen portzentaje zati bat ere, altueratik erori izanagatik erregistratu ziren. Emakumezko gazte bati entzun diot esaten, errespetu osoa diola gizonezko askok eta askok egiten duten lan arriskutsuari, eta amorru konteniezina sentitzen duela hauek lanean bizi- tza galdu behar izanagatik. Batik bat, azpimarra- tzen du, altueratik erortze hori, emakumezkoari ez litzaiokeelako gertatuko.

Adierazpenaren atzean dagoena, ezbairik gabe, hausnarrerako gonbitea da. Beharbada pentsatu beharko genuke, lan-prebentziorako prestakuntza ematen duten teknikari-irakasleak, kasu gehien- tsuenetan, emakumezkoak beharko luketela izan; edota lan-prebentzioko enpresa arduradunek ere, beren gehiengoan, guztietan ez esateagatik, emakumezkoek beharko luketela izan.

Berdintasuna lanean ez baita zenbaki kontua bakarrik. Bada baita ere, oreka bilatzea, hau da, genero batek besteari zer ekarri egin diezaiokeen bilatzea, emaitza hobea izan dadin.