Shuman, Adenauer, Monnet eta De Gasperi gogoan, baina baita gure Jose Antonio Agirre Lehendakaria ere, Irujo, Landaburu e.a, zeren gogoan izan, eta ez dakit ahaztu samarrean ditugun, Europa eta euskaldunon arteko harremana ez da gaurkoa. Euskaldunok aspaldidanik begiratu izan diogu Europari eta berak suposatu liokeena Euskadiri. Euskal presentzia, euskaldunok, Europan proiektatzeko ahalegina, urrutitik dator. Ordezkari euskaldunak zeuden Europar Batasuna eratzeko prozesuan eman ziren une kronologiko garrantzitsuenetan: Londres, Luxenburgo, Paris, Brusela, Erroma dira euskal ordezkaritzen presentzia eta lanaren lekuko.

Jakina da erabaki europarrek eragina dutela gure autogobernuan, horregatik Euskadik erakunde europarretan presentzia zuzena izateko aldarrikapena, erabaki prozesuetan partaidetza handiagoa erreklamatuz. Zeren espazioak dimentsio sozial berri eta desberdina eskuratu du, ezer ez da arrotza inorentzat. Kolunpiotan jarraitzen dut, frantsesez abesten. Bedi.