korteingles

Sinesgarritasuna ez doalako, oraingoan ere, boterearen eskutik. Urrutira joanez, jasatzen dugun pandemiak txikitzen duen arrren, mundu handi zabalean Amerikako Estatu Batuetan, Gobernuak Txina salatzen du covid-19 hau hango laborategi baten sortua izan dela esaka, heuren Inteligentzi agentziak ukatu arren. Txinoek, ordea, han jokatu ziren Munduko Militar Jokoetara AEBko soldaduek eman zutela hazi edo birus ziztrin hori. Hortik, arestian aipatu dudan sinetsi nahia nora bideratu eta nora ez.

Datorrenean sinetsi ala ez, sekulako bira eman dio gehienon bizitzari modu bat edo bestera, neurri handi ala txikian etxetik irtetzeko aukerak. Kaletik hurbil bide arteko baserri baten bizi gara eta izugarria da larunbatetik gerora inguruko bide-gorri, espaloi naiz kaminoak hartu duten martxa. Tentazioak eraginda bide bazterrera hurbildu naiz eta, zinez sineskorra denok edo gehienek bisajean daramaten irribarre edota alaitasuna, kartzelatik irten balute bezala, norbera alai-tzeko haina. Lehen urratsa besterik ez da honako hau eta hurrengoak ildo beretik joango direlakoan, datorkigun geroa oparoa eta irribarrez betea izango dela sinetsi nahi dut.