JON Maiak despedidako agurrean argi utzi zigun “Handia egiten naizenean bertsolaria izan nahi dut”. Berak edo beste inork ukatu nahi balu ere, tristezia, goibeltasuna, etsipena zinez aurpegian agertzen zi-tzaion tartean. Bertsolarien artean kiroltasuna erabatekoa dela behin eta berriz aditu dudan arren, sarritan izan dut abagunea finaleen ondorengo egunetan eta zintzotu direnean etsipen hori eta haserre punttua ere aitortu didate. Ez nin-tzen zortzietan kargutu baina bai, 35 urte horretan diharduen, Maiak eta hainbaten iritziz buruz-burukoan edota, auskalo, txapelaren itzalpean behar zuen Alaia Martinen bisaiak nabarmen uzten zuten goibeltasuna. Arestian esan bezala, halaz ere Maiaren adierazpena jai handi bat bizi izan zutela eta sufrimendutik harago baduela bertsolaritzak bizi izateko motiborik. A, eta, Bejondeizula Agin eta, batez ere, Beñat!

Saihestezina egin zait asteburuko, niretzat, ebentorik deigarrienaren aipamena egitea, ohean bueltaka erabili dudana aurreko astean, eta aurreragoko hainbatetan, EITB-k haurren minbizia arintzeko ikerketa bultzatzeko, dirua biltzen egin duen kanpaina izan arren. Arrakastatsua izan dela ematen du, gustatu edo ez Lau teilatu muinetara sarraraziz, honekin gizartea kontzientziatuz eta milioitik gora euro bilduz ikerketa horiek eragiteko. Ez dut utziko esan gabe EITB-ren zuritze kanpaina bat besterik ez dela. Holako ikerketak egiteko, inpuestoak pagatzen ditugu.

Gai hori ere saihetsetik etorri zait. Porrotx pailazoa nahi nuen ardatz, kanpainaren egun handian ETB-n gueko saio bat ikusi ondoren, hartaz aurretik nekien denarekin, liluratuta utzi ninduelako berriro. Ez nuke nahi Porrotxen aipamenak, bere kideak, Pirritx eta Marimotots eta beste edozein euskaldun pailazo talde gutxiesterik. Pare bat aldiz holako kamerino antzeko baten topatu izan naiz harekin, haren apaltasun jakintsuarekin eta, publikoan, beste edozein egon zareten beste, adi egon naiz. Hiru hitzez laburbilduko dut haren kurrikulua: eskuzabala, profesionala eta euskararen militantea.