bEHIN eta berriz, belaunaldirik belaunaldi, jasoa eta ongi gogoratua zirkutik etxera bueltan gu, gure seme alabak, ilobak “Munduko ikuskizun handiena” ikustetik etxeratzean karpa ikusgarriaren barnean azaldu denetik berezia, aipagarriena pailazoaren espektakuloa izanen da ia beti. Gurasoak edo delako lagun izan dituzten helduak saiatuko ginan trapezioan jardun dutenek ezinbestean duten abilezia ez ezik indar, sasoi, malgutasun eta zalotasuna, lehoi, tigre edo panteren artean ibiltzeko behar den ausardia, zaldi gainean ibiltzeko edota elefanteak hezteko pazientzia, musika egiten duten maisuak dakiten guztia eta abar luzea baina, bai umeak eta geu ere irri edo barre algara pailazoen ateraldiengatik izaten zen. Zirkutik harago herrietako plazetan ere ikusgarri maitea izan dira eta dira pailazoak. Ea nor islatzen den zudur gorri, aurpegi margo-tsu, kolore biziko arropak eta zapata handi horiek ikusi eta begi ñir ñir edo irri bizi bat atera gabe. Bakarlari umoregileak tokia har-tzen doaz zalantza gabe baina hamarkada askoz “Ona, zitala eta tontoak” osatzen zuten hirukoak majinabat barre algara eragiten du plazarik plaza. Pailazo berbeak badu, gazteleraz gehiago, zentzu peioratiborik ere. Behin eta berriz norbaiti pailazo zentzu zital edo gaitzesgarrian deitzen zaio, neronek laster baten egingo dudan bezala kasurako. Adinez aurrera noa eta frankismoaren zentsura bertatik bertara ikusi eta bizi izan dut. Jakina duzue dagoeneko, kontzertuak antolatzeko, han izango ziren kantari edo taldeen letrek Información y Turismo eta Poliziari eraman behar zirela, baina denen gainetik latzena Deustuko Paraninfoan zortzi bertsolarik kanta-tzeko eskatu genuenean ezinbestekotzat jo zutela haien letrek I. y T. eta poliziara eramatea. Salaketatik harago informazio edo ideia bezala jartzen dut honako hori, gure pailazo maiteak Baluarten jardun dezaten eta Iruñako Udalaren kontura gainera, edo Udal horri ‘payasoarena’ egiten ari direla esateko, euskarari gorrotoz soilik ukan daitekelako jarrera hori. Os lo digo en castellano: ¡Payasos!