DUELA sei hilabete ez ezik Kongresurako aurreko hauteskundeetan era aipatu nuen Lege Biltzar horretarako PSOE, Podemos, inguruan mugitzen diren ezkerreko sateliteak eta “periferia”ko nazio eta autonomietako alderdi abertzaleak osatzen zutela gobernu aurrerakoi samar bat gara-tzeko gai edo elementuak. Orduan nioan eta orain diot, ez da harri-tzekoa beraz atzo zortzi, aurreko astelehenean, Sanchez eta Iglesias-ek elkarri eman zieten besarkada onartzea. Sei hilabetez egin diguten adar jotzearen haserrea kendu gabe, noski baina erabaki ziteken aukerarik hoberena zela konbentzituta. Esan gabe doa, haserrea adar jotzetik harago, muturreneko eskumari gorakada izugarri bat egiteko ildoa ireki diotelako epe horrekin. Egiari zor, tartean, nahi gabe bada ere, C’s baztertzea ere eman dela, baina ezin ukatu frankista peto petoak hegaberak bezala inguruan hegaka ikusteak ez didala batere graziarik egiten. Bestalde, EAEn eskumako hiru alderdiek diputatu bat ere ez lortzea garaipen bezala ulertu daiteke, azkenean PPk Bizkaiko bat berreskuratu duen arren.

Haserre samar jarri nintzen, dena den, Madrilen eman zen akordioaren aurrean EHko alderdi abertzaleak bezala Kataluniakoak aurrez aurre, aurka, jartzeaz. Astean zehar malgutzen joan dira batzuen erabaki eta iruzkinak, EAJk, baldintza batzuek tarteko, Sanchez-en inbestiduraarako botoa emateko prest dagoela dirudi, katalanek, hauek ere baldintzekin, botoa ez baina absten-tzioa akaso bai eta abar. Tartean, aipatzekoa da Idoia Mendiak, igandean, ia zalantza gabe bota zuela erreferendumak galeraztea ez dela balizko gobernu berri horren printzipiotariko bat izanen. Ez da gutxi. Nire inguruko askoren ustetan Otegiren sermoia ez da erabat onartua izan, haren lerroko batzuen artean ere. Dena den ez da harritzekoa EHBildukoen haserrea Madriletik deitu ere ez diotelako, ondo baino hobeto jakinda bost boto edo abstentzio horiek derrigor behar dituztela gobernatzeko. Zalantza horiek izan dituztenentzako galdera bat egina nuen: Zein zan bada zuen alternatiba?