Zirrikituetatik begira

Erabakiak

09.02.2020 | 03:59
Columnista Karmele Jaio

OHIKOA da urduri senti-tzea aireportu batean. Normala da segurtasun falta sentitzea hegazkin batera sartzera zoazela, edo, are gehiago, segurtasun kontrola igaro behar duzunean.

Baina, hortaz aparte, aireportuek badute zerbait benetan erakargarria. Ez leku izate horrek lasaitasuna ematen dizu, zuri bai behintzat.

Aireportu batetik igarotzean ez dago ezer erabaki beharrik. Nondik zoazen, zer egiten duzun eta non gelditzen zaren zuk zeuk erabakitzen duzula uste baduzu ere, aireportuetan zure mugimendu guztiak daude aldez aurretik erabakita. Bideak, eskailerak, igogailuak, atsedenerako guneak? dena dago diseinatuta era batera edo bestera mugitu zaitezen.

Eskuan duzun txartelean ager-tzen zaizkizun letra eta zenbakiak begiratu besterik ez duzu egin behar eta edonondik ager-tzen diren seinaleak jarraitu ondoren. Erraza benetan. Sekulako arindua da erabakitzeko beharrik ez izatea.

Izan ere, zaila da erabakiak har-tzea. Erabaki txikienetik garran-tzitsuenera zerbait galtzearen beldurrak baldintzatzen gaitu. Badakigu erabaki bakoitzak beste zerbaiti uko egitea dakarrela. A, B edo D. Ez da erraza bat aukera-tzea. Eta erabaki ezean ere, erabakitzen ari zara baita ere.

Aireportuetan halako arindua sentitzen baduzu ere, aldi berean, une batez pentsatu duzu zelakoa izango litzatekeen halako bizitza bat, ezer erabakitzeko eskubiderik gabe, zure bizitzaren gidaritza izan gabe, eta horrek ezinegona sorrarazi dizu. Erabakiak hartzea kostatu egiten bazaizu ere, jakin badakizulako erabakiak hartzea dela hain justu bizirik manten-tzen zaituena, gustatzen ez zaizkizun gauzak aldatzeko eta bizi nahi duzun parajea eraiki-tzeko aukera ematen dizula horrek.

Aireportu bat bezalako ez leku batetik igarotzean arindua sentitu dezakezu, baina eguneroko bizitzan agian merezi du arriskatzea eta erabakitzea zer nolako bizitza eraiki nahi duzun. Emaitza zelakoa izango den aurretik jakitea ezinezkoa bada ere.

noticias de deia