IZKUNTZA eta kultura txikiei buruz ari garenean, hainbatetan suertatzen den paradoxa dugu hizkuntza eta ekoizpen handiko kulturekin alderatzeko joera. Horrela, euskaraz saldutako ez dakit zenbat liburu, disko eta abar, gutxi edo asko izan ohi dira inguruko hizkun-tza eta kultura hegemonikoekin erkatuta. Alabaina, ez gara ohartzen erdarek dituzten hiztun-kopuruak kontuan hartuz gero, hizkuntza horietako kultura sorkuntzek zenbat saldu beharko luketen parean egoteko. Beraz, balioa eman diezaiogun garenari, garenetik!

Euskal Herriko herritar guztiek euskaraz balekite ere, gutxi izaten segituko genuke, besteak beste, gaztelaniaz, frantsesez edota ingelesez hitz egiten duen hiztun-elkartearekin alderatuta. Kontua da hiztun-elkarte bakoitzak irauteko eta gara-tzeko bizi-indar nahikorik ote duen, gure aurrekoek gure eskuetan jarri zigutenari atxikimendu zabala erakusten dion, izaten segitu nahi duen, hain zuzen ere. Zerbaitegatik, gure aurrekoek zioten txikiak handia garaitu zezakeela, asmoz eta jakitez jardunez gero.

Aurtengo Durangoko Azoka ez da erraza izan! Egia esatera, aurtengoa ez da izan urte erraza inorentzat, ezta euskararentzat eta euskal kulturgintzarentzat ere. Lehen txikiak baginen, gure presentzia urria baldin bazen, izurriteak are txikiago, are ikusezinago egin baikaitu. Bestelako kontuek hartu dituzte hedabideetako orrialdeak, bestelako gaiek hartu dute lehentasuna€ Horregatik, irabazten den hiztun bakoitza, saltzen den liburu eta disko bakoitza erresisten-tziaren eta irauteko nahiaren ikur bilakatu da.

Hizkuntza eta kultura txikiek burua jasotzea ez da lan makala. Engaiamendua eskatzen du, inertziak mugiaraztea, zailtasunei dezakegun guztiarekin aurre egitea galdatzen du. Horrexegatik, garrantzitsua da Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokari eusteko erakutsi duen erabakimena, zailtasun guztien gainetik zein azpitik, urrats hori egitea bizi-indarra, aurrera egiten jarraitzeko borondatea erakusten baititu€ Eta halakoetan, komeni da iraganari errepara-tzea, gauzak egitea are zailagoa zen garaietara begiratzea. Sasoi batean, zenbat zailtasun gainditu behar izan zituzten hizkun-tzak eta kulturak? Beharbada, azkenaldion ez gara egon tamaina honetako zailtasunei aurre egitera ohituta€ baina aurrera egiten segitu behar dugu, herritarren, elkarte eta askotariko erakundeen taupadak bidelagun ditugula€ Eta etorkizun hurbilean, pertsona zaurgarriak arta-tzeaz, zaintzeaz aritzen garenean, ohar gaitezen gaur eta hemen, Pirinioetako bi aldeetan badela hizkuntza eta kultura txiki eta ahul bat, gu guztion atxikimendua, babesa, bultzada eta laguntza, guztion taupadak behar dituena. Bizitzen jarrai-tzeko, garatzeko eta belaunez belaun iraunarazteko!