Liga txapelketako hogeta seigarren jardunaldia ezin onuragarriagoa izan da Athleticentzat arrazoi askogatik. Sailkapenari erreparatuta, talde zuri-gorriak handitu egin dau atzetik datozen aurkariekiko aldea. Realak galdu egin eban Sevillan eta zazpi puntura dago, eta Vila-Realek ezin izan eutson irabazi Betisi arbitroaren laguntza izan arren. Liga txapelketea amai-tzeko jardunaldi bat gitxiago geratzen da eta Athleticek sendo eusten deutso laugarren postuari, amore emon barik. Asteburua, baina, ez da guztiz biribila izan, Kike Sola lesionatu egin zen-eta zapatuko entrenamentuan. Etorriko dira sasoi hobeak aurrelari nafarraren-tzat. Txanponaren beste aldean, Guillermo Fernandez minututxoak jokatzen lehen taldeagaz barikuan eta taldekideei laguntzen domekan Getafe Bri irabazteko.

Aurkariekiko aldea handitu izana albiste bikaina bada be, nire uste apalean ez da asteburuak itxi deuskun barririk onena. Garrantzi gehiago emoten deutsot Ernesto Valverderen taldeak Granadaren aurka egindako partidu onari. Iritziak iri-tzi, zuri-gorriak ez ziran fin ibili Celta, Espanyol eta Betisen aurkako partiduetan. Ernesto Valverdek Granadaren aurkako partiduaren aurreko prentsaurrekoan esan eban lez, partidu on bat egin eta hiru puntuak eskuratzea zan modurik onena edozein krisi zantzu bazter-tzeko. Eta horixe bera egin eban Atheticek barikuan San Mamesen. Partidu hasiera hasieratik lehoiak nagusi izan ziran bedartzan eta disfrutatu egin genuen. Ligako Athletic onena itzuli zen Granadaren aurka. Sendo atzealdean eta bizi erasoko jokoan.

Hori gitxi balitz, labana ederto zorroztuta zelairatu zen Aritz Aduriz. Donostiarra zitala izan zen Granadaren ate aurrean. Lehenengo gola ez dau edozein aurrelarik sartzen eta bigarrena ikaragarri ederra izan zen.

Adurizen ekarpena, baina, ez da golak sartzea bakarrik. Taldeak onerako igarten dau aurrelariaren presentzia zelaian. Baloi barik be ederto jokatzen dau eta asko aberasten dau taldearen erasoko jokoa. Ganera, fisikoki ederto dago, pubisean izan zituan arazoak ahaztuta.

Une gozoak bizi dauz Athleticek. Ernesto Valverderen taldearen zenbakiak itzelak dira. Datu bat, iaz Realak -laugarren amaitu eban taldeak- hogeita seigarren jardunaldian berrogeita bat puntu zituen, Athleticek gaur egun dituenak baino bederatzi gitxiago. Donostiako taldeak hirurogeta sei puntugaz amaitu eban denporaldia. Hogeta hamasei puntu dagoz jokatzeko eta Athleticek berrogeta hamar daukaz. Atara kontuak. Danok hasi gara kalkuluak egiten, ezetarako balio ez arren. Sei garaipen lortuta, Athleticek eskuan eukiko leuke laugarren postua. Ez dogu ahaztu behar, baina, zuri-gorriek zazpi partidu jokatuko dabezala etxetik kanpo eta bost bakarrik San Mamesen, azkena Realaren aurka.

Kontuak kontu, urrunera begiratzeak ez dau ezertarako balio eta Athleticek azterketa gogorrak daukaz datorren domekan Mestallan eta hurrengo astelehenean El Madrigalen. Ez dira partidu erabakigarriak izango baina garrantzitsuak bai. Aurkarientzat, ostera, hil ala bizikoak. Antsietate horregaz jokatzen asmatu behar dabe Ernesto Valverderen gizonek. Esan beharrik ez dago Athletic une ezin hobean heltzen dela Ligako azken txanpa erabakigarrira. Granadaren aurkako partiduan lortutako garaipenak gauzak bere onera ekarri ditu osterabe. Zuri-gorriek aukera bikaina daukie mahai ganean ukabilkadea joteko eta sailkapeneko laugarren postua euren-tzako gordeta dagoala erakusteko.