DERRIGORTUTA eiegoan Athletic hirupuntuak eskuratzenBetisen aurkako partiduan, RealakBartzelonari irabazi eta puntubatera ipini ostean. ErnestoValverderen taldeak helburuabete eban Benito Villamarineneta eutsi egiten deutso aurkariarerikolau puntuko aldeari, Ligatxapelketa amaitzeko jardunaldibat gitxiagoren faltan. Ganera,zuri-gorriak garaipenaren bideraitzuli dira hiru jardunaldirenostean. Garbi dago, Athleticek ezebala partidu ona jokatu,ez. Bainadomeka arratsaldeko bostetan,danok sinatuko genduan 0-2koa. Puntuak behar ziran etalortu egin dira. Hori azpimarratuegin gura dot, izan be, kronikabatzuk irakurrita eta eretxi batzukentzunda, pentsa lei Athleticekporrot izugarria jaso ebalaSevilla. Ernesto Valverdek inorkbaino hobeto laburtu eban partiduangertatutakoa: “Garaipenabehar genduan sailkapenekogoialdean jarraitzeko baina garbidago gure jokoa hobetu eginbehar dogula”. Argi eta garbi.
Gauza asko, gehiegi, jazo ziranBenito Villamarinen. Norgehiagokadramatikoa izango zala iragarrieban Athleticeko entrenatzaileaketa azkenean tragikomediabihurtu zan bilbotarren eta sevillarrenarteko lehia. Arbitroa protagonistabilakatu aurretik, KikeSolak aukera bikaina galdu ebanaurkariaren atea zulatzeko. Hortikaurrera, GilManzanoren erabagiekgoitik behera baldintzatueben lehia, etxeko taldearen kalterako.Ez dogu ahaztu beharAthleticeri be balio barik itxieutsala Kike Solak sartutako golaeta Iker Muniainek langara bialdueban jaurtiketaren jokaldia.
Betis bederatzi gizonegaz geratuzanean etorri zan partiduko unerikarraroena. Athleticeko jokalariakdeseroso egozan, zelaianeukien nagusitasunari etekinaataraten jakin ezinda. Etxeko taldeabizirik egoan, Athletic ezzalako gauza partidua erabagitaixteko. Ernesto Valverdek partidukoosteko prentsaurrekoanesan eban lez, taldeak ez ebanjakin bederatziren aurka jokatzen.“Erritmoa asko moteldu genduan.Seguruenik hamaikarenaurka hobetu jokatuko genduan”.
Guillermo Fernandezen eskutikiritsi jakun arratsaldeko poztasunhandiena, berak sartutako golakerabagita itxi eban-eta garaipena.Aurrelari bizkaitarrak hogeta baturte beteko dauz datorren maiatzeaneta hamaika urte daroazLezaman. Bizitzaren erdia elastikozuri-gorria defenditzen. Guillermolehen taldera iristea etagolak sartzen hastea, Athleticekjaso leiken albisterik onena da.Lezaman egunero egiten danlanaren semea da Guillermo etalan horretan oinarrituta etorrikodira etorkizuneko lorpenak klubzuri-gorrian. Aduriz eta Toquerorenhutsuneak dirala-eta deitudau Valverdek Bilbao Athleticekoaurrelaria. Laster, Guillermo ezda bakarrik larrialdietarakoaurrelaria izango.
Granadaren aurka jokatuko dauAthleticek hurrengo partidua.San Mamesen ganera. Zurigorriekirabazi egin behar dabebai ala bai. Inork ez dau aitzakirikonartuko. Laugarren postuarieusteko ezinbestekoa da etxekopartiduak irabaztea. Ezin daerrepikau Espanyolen aurka gertatutakoa.
Real Madrilen aurkakopartidutik, ez dogu gustukodogun Athletic sendoa eta erasokorraikusi. Granada ez daaurkari erreza izango. Valentziakazken minutuan lortu ebangaraipena Alcarazen taldearenaurka. Ganera, urtero sasoihonetan gertatzen dan lez,sailkapeneko beheko taldeakbizitu egiten dira, jatsierearenmamutik urrundu gurean.
Ezin amaitu 2016 urteko Eurokoparakosailkatzeko faseko zozketeaaitatu barik. Gibraltar, FaroeIrlak, Eskozia, Gales, Ipar Irlanda?eta Euskal Selekzioa jokatzekoaukera barik. Ia 2020ko txapelketarakogauzak aldatzen diran.