Síguenos en redes sociales:

Balioetan hezteko giltza

Bizkaiko kirol-klubetako entrenatzaileak emozioetan trebatzeko ekimena abian da

Balioetan hezteko giltza

bilbo - “10 umetatik batek abusu sexualak jasaten ditu, 10 umetatik batek eraso fisikoak jasaten ditu, eta 3 umetatik batek bullying-a jasaten du”. Datu horiek azaleratuta, Bizkaiko futbol eta saskibaloiko entrenatzaile guztiak, eta, umeen atzean dauden gurasoak prestatzeko ekimena aurkezteari ekin zion atzo Alex Navarro WATS Teameko kideak Bilboko Euskal Museoan.

Aurkezpen horretan, proiektuan murgilduta dauden figura ezberdinak izan ziren, hala nola, Xabi Prieto Realeko kapitain ohia eta WATS-eko kidea, Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zien-tzien Fakultateko dekanoa, Nora Sarasola BBK-ko Gizarte Ekintzaren zuzendaria eta Koldo Mendia Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea.

Hartara, azken figurekin batera agertu diren erakunde horiek lankidetzan daude, ezinbestean ezarrita dauden erroak aldatzeko. Modu honetan, aurkeztutako plataformaren bidez, kirol kluben parte diren kideek, kirol-munduan balioetan eta jazarpenaren zein indarkeriaren prebentzioan treba-tzeko aukera izango dute, kirol-munduan jokabide bortitzak detektatzeko eta geldiarazteko gakoak eskainiko baitira. “Entrenatzaile eta senide eredugarriak sortzea lortzen badugu, jokalariak begiratuko diren bi ispiluak eredugarriak izango dira, eta, beraz, haiek modu eredugarrian jokatuko dute”, gogoratu zuen Navarrok.

Ispiluen harira, Xabi Prietok duela zenbait hilabete Madrilgo Santiago Bernabeun bizitako esperientzia bat helarazi zuen: “Harmailetan aita bat zegoen bere 8 urteko semearekin, eta denetarik esaten ari zitzaion Benzemari”. Gauzak horrela, pertsonak kirolaren balio posotiboak sustatzeko eta jazarpena eta indarkeria, prebenitu, detektatu eta eragozteko prest egotea funtsezkoa dela plazaratu zuen Realeko kapitain ohiak.

2016tik WATS taldeak 600 entrenatzaile baino gehiago prestatu ditu, eta aurten BBK Fundazioaren laguntzari esker, kurtsoak doan eskainiko dira. “Kirola da oinarrik onenetako bat gizarte osasuntsua eta indarkeria bakoa lortzeko. Erakusten dizkigun gauzen artean nik nabarmenduko nuke garaipena eta porrota digeritzen laguntzen digula; harroak ez izaten ere laguntzen digu, eta kritika txar batengatik ez hondoratzen. Eta, noski, indartsu izaten laguntzen digu, eta emozioetan oreka bilatzen”, hausnartu zuen Nora Sarasolak, proiektuaren garrantzia aldarrikatzeko.

Programaren oinarriak hurrengoak dira: entrenatzailearen figuraren garapen profesionala, balioetan geztea eta talde-kudeaketa, indarkeriaren prebentzioa kirol-eremuan, kirol-psikologia eta bitartekotza. Hilabete honetan bertan, pixkanaka-pixkanaka, entrenatzaileek internet bidez jasoko dute prestakuntza. Bai, Interneten, soluzioak aurkitzeko trabak dauden toki berean. “Orain Googlen sartzen bazara eta baloi irteera nola entrenatu bilatzen baduzu, adibide nahiko duinak agertuko zaizkizu. Nik aldageletako bullying kasu bat identifikatu nahi badut, Googlen sartzen duzu hori, eta ez da ezer agertzen”, itxi zuen Alex Navarrok.