BILBO. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56,9koa izan zen 2019ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko bi hamarren handiagoa.

Lurraldeen arabera, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian hazi da gehien okupazioa, 4.300 pertsona landun gehiagorekin; ondoren, Gipuzkoan 2.400 landun gehiagorekin eta, azkenik, Araban 500 landun gehiagorekin. Hiriburuei dagokienez, Bilbon eta Donostian okupazioa hazi egin da, 500 landun gehiagorekin; aitzitik, Gasteizen okupazioak behera egin du, 100 landun gutxiagorekin.

Generoari erreparatuta, okupazioaren igoerarik handiena emakumeen artean izan da, aurreko hiruhilekoan baino 3.700 emakume landun gehiago daude, eta gizonezkoen artean, berriz, 3.500 landun gehiago.

Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitateko pertsona landunen kopuruak gora egin du, 5.500 landun gehiagorekin, eta atzerriko nazionalitatea duten 1.700 landun gehiago daude.

Okupazioak sektore guztietan egin du gora, eraikuntzan izan ezik

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria landunak gora egin du zerbitzu-sektorean, 7.100 landun gehiagorekin, industrian, 1.500 landun gehiagorekin, eta lehen sektorean, 400 landun gehiagorekin. Aitzitik, behera egin du eraikuntzan, 1.800 landun gutxiagorekin.

Okupazio-tasak ?16 eta 64 urte arteko pertsona guztien artean dauden pertsona landunen ehuneko gisa kalkulatuta? sei hamarren egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 69,2koa da. Tasa hori % 73,1ekoa da gizonen artean eta % 65,3koa emakumeen artean.

Amaitutako ikasketen mailari dagokionez, okupazio-tasak ehuneko 1,2 puntu egin du gora bigarren mailako ikasketak dituztenen artean, % 62,5 arte. Lehen mailako ikasketak dituzten ?edo gutxiago? pertsonen artean okupazio-tasa ez da aldatu (% 60,2) eta ehuneko 0,2 puntu jaitsi da goi-mailako ikasketak egin dituztenen artean, % 83,6 izanik.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasarik handiena Espainiako nazionalitateko pertsonen artean dago, % 70,3; atzerriko nazionalitatea dutenen artean, aldiz, okupazio-tasa % 57,8koa da.

Lurralde Historikoen arabera, Gipuzkoak du okupazio-tasarik handiena, % 71,5ekoa, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta ehuneko 0,9 puntu egin du gora; ondoren, Araba dator, % 70eko okupazio-tasarekin eta 0,7 puntuko igoerarekin; azkenik, Bizkaian okupazio-tasak ehuneko 0,4 puntu egin du gora eta % 67,5ean dago.

Pertsona guztiak aktibo edo landun dituzten etxeen kopuruak gora egin du, 6.100 gehiago dira

2019ko hirugarren hiruhilekoan, kalkulatu da Euskal Autonomia Erkidegoan 893.200 etxe daudela. Horietako heren batean ez dago pertsona aktiborik; hamarretik seitan etxeko pertsona aktibo guztiak landunak dira, aurreko hiruhilekoan baino 6.100 familia gehiago; haatik, 28.100 etxetako pertsona aktibo guztiak lanik gabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 700 etxe gutxiago.

2019ko hirugarren hiruhilekoan langabezia-tasa % 9,2koa da, aurreko hiruhilekoan baino 0,4 puntu txikiagoa

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019ko hirugarren hiruhilekoan, 97.100 langabe daude, hau da, 97.100 pertsona ari dira lana bilatzen, bilaketa-kudeaketa aktiboa egiten eta, gainera, lan egiteko prest daude. Aurreko hiruhilekoan baino 3.200 gutxiago dira. Hiruhilekoan 47.400 gizonezko langabe daude eta aurreko hiruhilekoan baino 400 gutxiago dira; bestalde, 49.800 emakumezko langabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.600 gutxiago.

2019ko hirugarren hiruhilekoko datuetan ikus daitekeenez, langabezia-tasa % 9,2koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,4 puntu txikiagoa. Gizonezkoen arteko langabezia-tasa % 8,6koa da (ehuneko 0,1 puntu egin du behera) eta emakumezkoen artekoa %9,9koa da (ehuneko 0,6 puntu egin du behera). Adinen arabera, gazteen langabezia-tasak jarraitzen du handiena izaten, % 20,1ekin, baina ehuneko 0,5 puntu egin du behera aurreko hiruhilekoaren aldean.

Ikasketei dagokienez, langabezia-tasak behera egin du gehienez bigarren mailako ikasketak amaitu dituzten pertsonen artean, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,4 puntu langabe gutxiago daude, eta horien artean langabezia-tasa % 9,7koa da; aitzitik, lehen mailako ikasketak edo goi-mailako ikasketak amaitu dituztenen artean langabezia-tasak gora egin du, ehuneko 0,1 eta 0,5 puntu, eta langabezia-tasa % 14koa eta % 6koa da, hurrenez hurren.

Langabeziak behera egin du Espainiako nazionalitatea duten pertsonen artean (aurreko hiruhilekoan baino 3.700 gutxiago dira) eta guztira 75.900 langabe dira; atzerriko nazionalitatea duten pertsonen artean, aldiz, langabeziak gora egin du, 600 langabe gehiago dira eta guztira 21.300 langabe.

Lurralde Historikoen arabera, Bizkaian aurreko hiruhilekoan baino 5.000 langabe gutxiago daude, eta langabezia-tasa % 10,4koa da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,9 puntu txikiagoa. Aitzitik Araban, 16.500 langabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 700 langabe gehiago, eta langabezia-tasak ehuneko 0,4 puntu egin du gora, % 10,2ra arte; Gipuzkoan aurreko hiruhilekoan baino 1.100 langabe gehiago daude eta langabezia-tasak 0,3 puntu egin du gora eta % 7koa da.

Hiriburuei dagokienez, Bilbon 1.600 langabe gutxiago daude, eta, aitzitik, Donostian 600 langabe gehiago eta Gasteizen 1.200 langabe gehiago.

EUROSTAT Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2019ko abuztuan, Europar Batasunaren osotasunean (28 estatu kide) langabezia-tasa % 6,2koa da eta Espainiakoa % 13,8koa.

Azken urte honetan pertsona landunen kopuruak % 1,4 egin du gora eta langabezia-tasa % 9,5etik % 9,2ra jaitsi da

Euskal Autonomia Erkidegoan landunen kopuruak gora egin du 2018ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta; 13.500 landun gehiago dira, % 1,4 gehiago. Nabarmentzekoa da zerbitzu-sektoreko okupazioaren igoera, 16.800 landun gehiagorekin; gero, eraikuntza dator, 2.900 landun gehiagorekin; aitzitik, lehen sektorean eta industrian okupazioak behera egin du, 1.300 eta 4.900 landun gutxiagorekin, hurrenez hurren.

Langabezia-tasak ehuneko 0,3 puntu egin du behera (% 9,5etik % 9,2ra); hartara, Euskal Autonomia Erkidegoan 2018ko hirugarren hiruhilekoan baino 2.100 langabe gutxiago daude.

Lanaren Nazioarteko Erakundearen irizpideen arabera, hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 98,4k lana dute

Kalkulatu da Euskal Autonomia Erkidegoan, hiruhilekoan batez beste 884.200 pertsona daudela Gizarte Segurantzan afiliatuta, hori da inkesta egin zen unean Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ziren eta Gizarte Segurantzan afiliatuta zeuden pertsonen kopurua. Horien % 98,4 landunak dira, Lanaren Nazioarteko Erakundearen irizpideen arabera ?biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestan irizpide hori erabili da?. Hartara, 869.800 landun dira.

Biztanleria lanaren arabera sailkatzeko inkestan, Lanaren Nazioarteko Erakundearen araberako 73.900 landunen % 7,7 ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, ez baitira Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako enpresetan lanean ari edo funtzionarioen mutualitate publikoetan sartuta baitaude edo beste egoera batean baitaude.

Langabeen % 33,2 ez dira Lanbiden erregistratutako langabe gisa zenbatzen

Zenbatetsi da Euskal Autonomia Erkidegoan, hiruhilekoan batez beste 96.800 langabe daudela erregistratuta Lanbiden, horiek ziren Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ziren eta inkesta egin zen unean Lanbiden langabezia-kategoria kalifikaturen batean erregistratuta zeuden pertsonak. Horien % 64,6 langabeak dira Lanaren Nazioarteko Erakundearen irizpideen arabera (62.500 pertsona). Biztanleria lanaren arabera sailkatzeko inkestan, Lanaren Nazioarteko Erakundearen araberako langabeen % 33,2 ez daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden (32.200 pertsona), baina erregistratuta egon daitezke enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan.