Laugarren aldiz, Bizkaiko Foru Aldundiak "Bizkaia Chess&Gazte" ekitaldia hurrengo martxoaren 8an BECan antolatuko du. Xakearen munduan erreferentziazko hitzordua da, non kirol honen jarraitzaileak diren 400 gazte baino gehiago elkartuko diren. Bizkaiko Xake Federazioak 20 eskola baino gehiago parte hartzen duen txapelketa hau antolatu du.

"Bizkaia Chess & Gazte" xakearen munduari soilik bideratutako topaguneada, non protagonistak 2004 eta 2011 urteen tartean jaioak diren.Txapelketak hurrengo kategorietan eramango dira aurrera: benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak. 8 urte baino gazteagoak direnek sistema desberdin baten pean parte hartuko dute, joko librekoa, ez lehiakorra.

Ikusleek zein bisitariek BECan sarrera ordaindu barik sar daitezke, ahaliketa pertsona gehien hurbiltzeko xakearen mundura. 2018Ko azken edizioaoso arrakastatsua izan zen asistentziari dagokionez, izan ere, 2000 pertsonabaino gehaigo joan ziren ekitaldira. Edizio honetan, emakumeak protagonista nagusiak izango dira, Marta Goni eta Corals Patiño venezuelarra bezalako mundu honetako izarren presentzia izanik, biak xakearen maistrak direnak.

Goizeko 9etatik aurrera, parte hartzaileek akreditazioak jasotzeko aukera izango dute. Ondoren, 10etan jolasean hasiko dira finala ospatu arte. Azkenik, 14etatik aurrera, sarien banaketa izango da. Horrela, lankidetzagatik bereizitako edizioaren bidez gazteak xakera gero eta gehiago hurbiltzea espero da. Orobat, formakuntza eta hezkuntza alderdietan gero eta jarraitzaile gehiago dituen zaletasuna partekatu nahida.

Hazten jarraitzeko asmoz, aurtengo edizioan xakeko hainbat adituk BBK gunean aurkeztuko dituzten hitzaldiak antolatuko dira, esate baterako, Leontxo Garcia eta "Las reinas del Tablero. Mujeres y ajedrez" deituriko liburua aurkeztuko duen Nicola Lococo. Eta goiz osoan zehar tailerrakegongo dira.