BILBO. Bihar, hilak 25, ostirala, "Runnea Summit" kongresua bere ateak irekiko ditu. Arratsaldeko 17:30etik aurrera izango da San Mames zelaiko Iparralde Aretoan. Bigarren edizioa izango da hau, eta New Balance antolatutakoa da. Bertan parte hartzen dutenek estadioaren barrutik arineketan ibili ahal izango dute.

Runnea Summit”, atleta herrikoiei zuzenduta dagoen eta praka laburretan egingo den lehenengo running kongresuak bigarren edizioa ospatuko du datorren ostiralean, urriaren 25ean, 17:30etik aurrera, ospakizunerako egokituko den Bilboko San Mames Estadioko Iparralde Aretoan. Ekitaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Runnea Academyren, Gaursaren, Forum Sporten, TetraSODen, viajes Marathinezen, Puerta Bilbao hotelaren, La Salveren eta Alzola uraren babesa izango du.

Ekitaldia aurkeztu dute San Mamesen, eta hauek egon dira bertan: Gorka Cabañas, Runnea Summiteko arduraduna; Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetzako eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusia; Jonatan Fernandez, fibrosi kistikoak kaltetutako triatleta bilbotarra; eta Begoña Beristain, kazetaria, runnerra, Runnea Women Teameko kapitaina eta kongresuaren aurkezlea.

“Helmuga lortu arte arineketan” goiburupean, hitzorduan sektoreko marka nagusiak eta 400 partaide inguru biltzea aurreikusten da. Guztiek ere atleta herrikoien atzean dauden historiak ezagutzeko aukera izango dute, Alma Obregón ezagunarena, adibidez ?cupcake-en gurua, baina mundu osoan 13 maratoi egin dituena?, eta baita kirolari, orokorrean, eta bereziki running-ari, buruz duten ikuspegia ematen duten atleta profesionalena ere, 10 minutuko inspirazio-hitzaldien bitartez.

Ekitaldia Begoña Beristain Onda Vasca irratiko kazetari eta runner sutsuak eta Sergio Arrospide EITBko kazetari eta bakarrizketagileak gidatuko dute. Agertokitik, eurekin batera beste hainbat kide igaroko dira: Raquel González eta Saúl Ordoñez New Balance Team taldeko atleta profesionalak; Luis Hita, 100 maratoi baino gehiago korritu dituen eta running zapatillak jantzita planetako leku gutxira heldu ez den lasterkari herrikoia; edo Jonatan Fernández, gure superazio pertsonal eredua, eta “Runnea Summit”-en edizio honi alderdi solidarioa ere ematen diona, Fibrosi Kistikoari, Jonatanek bere eguneroko bizimoduan duen eta bere kirol erronkei esker, triatloien bitartez, besteak beste, aurre egiten dion gaixotasun arraroa. Bakoitzak superazio historia bat du, inspiratzen duten horietakoa.

“Runnea Summit”-en bigarren edizio honetarako Sandra Gervilla Runneako nutrizionistaren eta Alberto Cebollada kirol monitoreen prestatzaile eta Espainiako Koadriatloi txapeldunaren partaidetza dago aurreikusita.

Runnea Women Team

Lehenengo edizioko puntu nagusietakoa izan zen, eta “Runnea Summit 2019” honetan horrela jarraituko du. 2019ko Behobia-Donostia lasterketarako 50/50/25 erronkarako “Runnea Women” taldeko kide berriak aurkeztuko dira. Helburua, 2025ean, lasterketan emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna lortzea da.

“Runnea Women Team” mugimenduaren xede nagusia edozein adineko emakumeen artean ariketa fisikoa sustatzea da, emakumea running unibertsoan integratzea batez ere, eta ez lehiaketa ikuspegitik soilik, baita bizitzeko estilo osasungarri eta sozial gisa ere.

Runnea 2019 Sariak

“Runnea Summit” ekimenaren bigarren edizio honetan “Runnea 2019 by Forum Sport Sariak” emango zaizkie urteko running zapatilla onenei eta egunero running esperientzia hobetzen laguntzen duten gailuei.

Horrela, kategoriak hauek izango dira: Running zapatillarik onena, Trail running zapatillarik onena, Amortiguazio zapatillarik onena, Egonkortasun/euskarrigarritasun zapatillarik onena, Kalitate/prezio zapatillarik onena, Hasi berriarentzako zapatillarik onena, Modelo baten berdiseinurik onena, Berrikuntza teknologiko onena zapatilletan edo 2019ko pultsometrorik onena, beste batzuen artean. Eta bigarren edizioari amaiera emateko, “Runnea 2019 Sari Berezia” banatuko da.

Sariek zazpigarren edizioa beteko dute, eta Estatu mailako sektoreko sari garrantzitsuenak bilakatu dira.

“Runnea Summit 2019” ekitaldira bertaratzen direnek San Mamés Running Experience by New Balance izenekoan parte hartu ahal izango dute. Ekimen horretan, Bilboko Athletic Club taldearen futbol estadioaren barrutik arineketan egin ahal izango dute. Edozeinek ezin du hori egin duenik esan.

Xabi Llano “Runnea Academy”-ko entrenatzaileak eta Saúl Ordóñez, Raquel González eta Asier Cuevas Team New Balance taldeko atletek 40 minutu inguruko entrenamendu saioa emango dute. “Inor ez dadila izutu, entrenamendua erritmo guztietara egokituko da eta! Ezinbesteko baldintza: Ez utzi arineketan egiteko zapatillak etxean!”, gogorarazten dute antolakuntzatik.

Kongresuari amaiera emateko, mokadutxo bat hartuko da, musika egongo da, eta zapatillen eta San Mameseko VIP palkorako sarrerak zozketatuko dira, beste sorpresa batzuen artean.

Ekitaldiaren izaera solidarioa

Sarrerak agortuta daude. Ekitaldiaren diru-bilketa osoa ARNASAk, Bizkaiko Fibrosi Kistiko Elkarteak, aurrera daraman lana bultzatzera joango da.

Izen ematean Lasterketarako Poltsa jasoko da, ospakizuneko Runnea kamisetarekin (New Balanceren ehun teknikoa) eta ekitaldiaren babesleen zenbait produktu eta beherapenekin.