BILBO. Atzoko 16:00etatik, jauzilariak, hamar emakume eta hamabost gizon, La Salveko zubian 21 metroko eta 27 metroko altueran (hurrenez hurren) zeuden plataformetara igo ziren, 85 km/h-ko abiaduran perfekzio akrobatikoarekin jauzi egiteko uretatik banantzen zituzten hiru segundotan zehar. Laugarren aldia zen kirol-ekitaldi hau Bilbon antolatzen dela.

BILBOKO LEHIAKETA 160 HERRIALDETAN IKUSI DA

Red Bull Cliff Diving World Series ekimenak Bilbon egingo duen geldialdia aparta izango da, eta Bilbo nazioartean kokatuko du kirol-ekitaldi handi honek dituen milaka jarraitzaileen artean.

Proba Red Bulleko 180 prentsa kabinetek zabaldu zuten mundu osoan, 160 herrialdetan ikusteko aukera egon zen eta tokiko, estatuko eta nazioarteko 60 komunikabidek baino gehiagok jarraitu zuten.

GIZON ETA EMAKUME JAUZILARIRIK ONENAK BILBON

Munduko serieetako bi txapeldunek beren tituluak jaso zituzten atzo arratsaldean Bilbon: Iffland australiarrak eta Hunt britainiarrak.

Larunbat honetako momenturik hunkigarrienetako bat Orlando Duqueren agurra izan zen, Kolonbiako izar handia eta jauzietako izen handienetako bat, munduko hamahiru titulurekin eta bi Guiness errekorrekin.