Jatorri errusiarra duen Anish Giri holandarra (21 urte eta nazioarteko rankingean 6.postuan), Liren Ding txinatarra (22 urte eta 7.postuan) eta jatorri filipinarra duen Wesley So Estatu Batuarra ( 21 urte eta 9.postuan) dira Munduko Xakeko elitearen kimu berriak. Taularen beste aldean, bost aldiz munduko txapelduna eta txapelketa honetan gaur egun irabazle den Viswanathan Anand, 45 urtekoa. Laurek betetzen dute, hain zuzen ere, aurtengo VIII. Edizio berri honetako kartel erakargarri hau.

Banakako Iberoamerikar Txapelketari dagokionez, 17 herrialde desberdinetatik etorritako 92 jokalarik parte hartzen dute: Andorra, Argentina, Bolivia, Brasil, Chile, Colombia, Costa Rica, Cuba, El Salvador, España, Honduras, Nicaragua, Paraguay, Peru, Puerto Rico, Uruguay eta Venezuela.

Izena emandakoen artean, Paco Vallejo nabarmentzen da, Espainiako azken hamarkadako jokalaririk onena. Adituen ustetan, aukera asko ditu Iberoamerikako txapelketa honetan garaile izateko. Faboritoen artean Paraguayko Axel Bachmann, Peruko Julio Granda (2008ko irabazlea) eta Cubako Lázaro Bruzón (irabazlea 2006an eta Munduko rankingean ondoen klasifikatuta dagoen jolalari iberoamerikarretako bat). Argentinako Alan Pichot jenio gaztearen parte hartzeak ere ikusmin handia sorrarazten du (Munduko txapelduna sub 16).

Gaur goizean Bizkaiko hiriburuan izan den Bilbao Chess 2015aren aurkezpenera, Maisuen Finalaren ordezkaritzan, Viswanathan Anand, Liren Ding eta Wesley So hurbildu dira. Iberoamerikar txapelketari dagokionez, Paco Vallejo, Ana Matnadze (azken olinpiadako brontzezko domina) eta Sabrina Vega (txapeldun nazionala) izan ditugu.

Xabier Otxandianok eta Asier Aleak, Garapen Ekonomikoko Zinegotzia eta Zuzendari Forala, hurrenez-hurren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritzan, ongi etorria eman die txapelketa bietako jokalariei, Erakunde bi hauek Bilbao Chess 2015aren babesle nagusiak dira eta. Hauekin batera, Xakeko Iberoamerikar Federazioaren Presidentea den Javier Ochoa de Echagüen ere presiditzen egon da.

Erakunde Publiko Babesle biek, hirian honelako gauzak antolatzeak duen erreperkutsioa nabarmendu dute bai kanpo promozioari begira, eta bai, kanpotik hirira eta lurralde historikora begira ekar ditzakeen onura ekonomikoak kontutan hartuta. Horrela, Federazioko Iberoamerikarraren Presidentearen hitzetan, Bilbok antolatzen duen Txapelketa Iberoamerikar honek, orain arte antolatu diren sei txapelketen artean partehartze altuena lortu duena da.Xakeko Banakako VI Iberoamerikar Txapelketa, Campos Eliseos Antzokian lehiatuko da urriak 26 eta azaroak 3 bitartean. Atseden egun bat egongo da, 29an hain zuzen ere. Txapelketa Maisuen Grand Slamaren Finalarekin batera izango da , hau bi egun lehenago bukatuko den arren, zehazki, azaroak 1, igandea.

Txapelketa biak libreak eta dohazkoak izango dira hurbildu nahi den guztiarentzat. Biak, arratsaldeko 16:00tatik aurrera izango dira. Astearterako, goizerako ere finkatu da beste partida bat, 09:30etan hasiko dena. Atseden egunean, urriak 29, osteguna, 4 Maisu Handiak, ia xake-mateko egoera baten aurrean aurkituko dira eta hau gainditu beharko dute. Taularen beste aldean, haur talde bat izango dute arerio. Haur hauek Begoñazpi ikastolakoak izango dira. Ikastola hau da lehenengo euskal zentroa xakea derrigorrezko ikasgai bezala ezarri duena ikasketa planean. Banakako Iberoamerikarra, Open torneoa da, eta beraz, ez dago bakarrik txapeldunentzat zabalik. Iberoamerikar federazioetako baten batean inskribatuta dagoen jokalari onenek ere parte hartu dezakete.

Xakeko nazioarteko Federazioaren Arauen barnean ezarrita dagoen “Sistema Suizarraren” bidez jokatuko da. Partidak, lehenengo jardunaldiko parekatzeek ezarriko dituzte. Hauek ezartzeko, lehenengo eta behin bi zerrenda egiten dira bakoitzaren ELOaren arabera. Zerrenda bi hauek eginda, ELO altuagoa dutenak eta baxuagoa dutenak, beraien artean lehiatzen dira. Horrela, lehenengo taldeko lehenengoa, bigarren taldeko azkenarekin lehiatzen da ondoz-ondo. Hurrengo jardunaldiak, egunean eguneko emaitzek zehaztuko dituzte, azkenean, jarraikako bahetze baten ondorioz, talde irabazlea atera arte.

Maisuen Finalaren kontrara, non Erregelamendu propioa duen eta puntuazio metodo desberdina erabiltzen den ( Futbolean bezala: Izabazleak 3 puntu, berdinketa 1 eta galtzaileak 0), Iberoamerikarrean irabazleak puntu bat izango du, berdinketak 0,5 eta galtzaileak 0.Beste edizioetan bezala, lehiaketa biak internet bidez jarraitu ahalko dira, web orri ofizialaren bitartez, www.bilbaochess2015.com eta xakeko nazioarteko portal nagusien bitartez. Iaz, hauek batuta, mundu guztiko hamar milioi bisita baino gehiago zenbatu ziren.