Bizkaia
Las tres playas en las que el baño está prohibido
Olaizola II.aren eta Martinez de Irujoren arteko eskuz banakako finala Bizkaia frontoian jokatuko da, ekainaren 23an
Sarrerak asteartean jarriko dira salgai
BILBO. Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko dute datorren ekainaren 23an Eskuz Banakako Txapelketa Nagusiko finala. Sarrerak asteartean jarriko dira salgai.
Modu honetan, Bizkaia frontoia 2011ko martxoaren 5ean inauguratu zenetik, pilota profesionaleko 16 final izango dira pilotaleku bilbotarrean jokatutakoak, zortzi eskuzkoak eta zortzi palakoak, hain zuzen ere.