Igande honetan, maiatzaren 22a, Arriaga Antzokiak Una noche con los clásicos emanaldia hartuko du. Antzezlana 19: 00etatik aurrera taularatuko da eta sarrerak salgai daude dagoeneko webgunean eta antzokiko leihatiletan, 12 eta 25 euro arteko prezioan (deskontuekin).

Una noche con los clásicos XVI. eta XVII. mendeetako Espainiako lirikako testurik onenak jorratuko dituen lana da. Argumentuaren eroalek dira, alde batetik, aukeratutako poema-sorta eta, bestetik, aktoreek esku artean dakarten eta ezkutatzen ez duten konplizitate- eta keinu-jokoa.

Mario Gasek zuzendutako ikuskizunak bidaia iradokitzaile batean murgiltzen ditu ikusleak, gure poetarik onenen bertsoetan barrena: Góngora, Lope, Gil Vicente, San Juan de la Cruz, Sor Juana Inés de la Cruz, Calderón, Garcilaso de la Vega eta Gil Vicente, besteak beste. Bertso dibertigarri, ironiko eta modernoei esker, antzezlan dotorea da Una noche con los clásicos, eta Adolfo Marsillachek emandako pikardiaz eta emozioaz ere hornitua dago. Haren heriotzatik 20 urte bete dira 2022an, eta ikuskizun honek haren irudia gogoratzeko ere balio du.

Horregatik, historia duen antzezlan bat denez, Una noche con los clásicosek interprete handiak behar ditu, eta hori agerian geratzen da Miguel Rellán eta Blanca Marsillachen antzezpenak ikusita. Haien gaitasun dramatikoa, keinuak, ahots-jokoak… horiek dira bien antzezpenei indarra eta sendotasuna ematen dieten baliabideak. Eta osotasunari forma eta zentzu artistikoa emateko, Mario Gas arduratu da proiektuaren koordinazio eszenikoaz, aipatzekoa izanik nola finkatu duen erritmoa, eta baita nola tartekatu dituen testuak eta ikus-entzunezko elementu batzuk ere. Emaitza ikuskizun soil eta dotorea da, hitzen indarra goraipatzea eragiten duena.