Arriaga Antzokian, datorren asteazkenean, maiatzaren 4an, "Sólo críos - Niíos solos" emanaldia izango da 19: 30etatik aurrera. Paco Gamez eta Miguel Muñoz egile dituen obra hau ikusteko sarrerak salgai daude 18 euroan, deskontuekin. "Dibertimendutik, umoretik eta arduragabekeriatik planteatuta dago", adierazi dute.

Sólo críos - Críos solos dibertsioan, umorean eta aurreiritzirik ezan oinarritutako dokumentu-antzezlan bat da. Antzezlanaren abiapuntua Gámezek egindako hausnarketa bat da: azkenaldian, “bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak” denon ahotan baitaude, albisteetan, eztabaidetan, sare sozialetan… Antzezlanak, ordea, ez du gazte migratzaileez hitz egin nahi: entzun egin nahi die, hitza eman.

Agertokian, hainbat jatorritako nerabeek beren burua aurkeztuko dute eta bizi izandakoak kontatuko dizkiote elkarri, antzerkia egitera jolastuz, ezarritako roletatik ihes eginez —ez dira ez biktimak ez kriminalak—, beren grinak eta zailtasunak azalduz. Sulayman Tamba, Youssef Hachad, Hamza El Manuuti, Fatou Ceesay, Ibrahim Hachad, Emmanuel William Dumbuya, Anas El Faqir, Bilal Boide, Benouarouar Ali Nazim eta Mohamed Zourgui dira.

Emanaldiak prestatzeko, gazteok arte eszenikoetako profesionalen laguntza izan dute; besteak beste, Bego Krego (koreografia), Txubio Fernández de Jauregui (interpretazioa eta inprobisazioa), Jaione Olabe (ahotsa) eta Leticia (lan fisikoa) izan dituzte laguntzaile.

Sólo críos-Críos solos «Antzerkigintza Berriak» ekimenean aukeratutako lana da, Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak sustatutakoa. Antzezlanaren ekoizpena hiru euskal antzokiek egin dute, Zanguango Teatro Producciones konpainiarekin batera.