Arriaga Antzokia izango da El Golem biraren lehen anfitrioia, Centro Dramático Nacionalen (CDN) ekoizpen berria. Zehazki, hiru emanaldi eskainiko dira datorren astean: apirilaren 22an, ostirala, 19:30ean, eta hilaren 23an eta 24an, larunbata eta igandea, ordu erdi lehenago, 19:00etan. Sarrerak antzokiaren webgunean edo leihatiletan eros daitezke, 12 eta 25 euro arteko prezioan (deskontuekin).

Juan Mayorgak konfinamendu garaian berridatzi zuen testu argitaragabe bat da, oro har hunkituta geundenean, hainbeste larrituta zeudenean, asko bizi izan genuen ordena hondoratuko ote zenaren beldur zirenean berridatzitakoa. Mayorgak Alfredo Sanzol zuzendari eta antzerkigileari bidaltzeko bulkada sentitu zuen —miretsi egiten baitu eta bere lanean haren eragina antzematen baitu—, eta hark, bere aldetik, CDNn programatu eta zuzendu nahi izateko bulkada sentitu zuen. Eta horixe izan zen proiektu honen hazia, bi sortzaileen arteko oholtzarako lehen lankidetza izan dena.

Antzezlanean mailarik goreneko hiru aktore dira protagonista: Elena González, Elías González eta Vicky Luengo. Azkena une profesional garrantzitsu batean iritsi da antzezlanera, Antidisturbios telesailean egindako lanagatik hainbat sari jaso ondoren, Ondas Saria eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria barne. Hiru antzezleek, elkarrekin, ekintzan, emozioetan, poesian eta pentsamenduan oinarritutako antzerkia dituen obra antzezten dute oholtzan.

El Golem ipuinekin lotuta dago, ahozko narrazioaren tradiziorik zaharrenarekin, hasieran aditza, hitza, izan zenaren ideia horrekin. Funtsean, hitzek garena eraikitzeko duten botereaz hitz egiten duen istorioa da, inguratzen eta zeharkatzen gaituzten hitzen ahalmenaz, gure amesgaiztoak eta ametsak egiteko erabiltzen ditugun hitzenaz.

Gaur egun, izugarri handia da hitzak hedatzeko ahalmena, inoiz baino handiagoa; baina, halaber, ikaragarri hazi da gezurra esateko, suntsitzeko, deformatzeko eta manipulatzeko hitzez baliatzeko ahalmena. Inoiz ez bezala ari gara orain jasaten hitzaren kontrolik gabeko boterea, eta antzezlan honetan kontatzen den istorioak aintzat hartzen ez dugun zerbaitez jabetzen laguntzen digu: esaten duguna gara, irakurtzen duguna gara, ikasten duguna gara.

Sinopsia

Osasun-sistema publikoa kolapsatu egin da. Herrialde osoko beste paziente asko bezala, Ismael, gaixotasun arraro bat duen gizona, eritasun horrentzako tratamendua ematen ari zaion ospitaletik alde egitera behartuko dute laster. Orduan, Salinasek, ospitaleko langile batek, ustekabeko proposamena egiten dio Ismaelen emazte Feliciari: Ismaelek ez du ohea galduko eta tratamendua jasotzen jarraituko du, baldin eta Feliciak testu bat buruz ikasten badu. Hasieran, erraza dirudi: hitz batzuk buruz eta ordenan ikastea. Hala ere, egunak joan ahala Felicia ohartuko da, auskalo nork idatzitako testu horren hitzak bere egin ahala, zerbait aldatzen ari dela bere baitan —bere ametsetan, oroimenean eta irudimenean, eta baita bere gorputzean eta borondatean ere—.

Hitzek garena eraldatzeko ahalmena dute

Fantasiazko alegia honen erdian magia dago, "hitzen magia", Mayorgak dioenez, eta baita haien ahalmen eraldatzailea ere. Gaurkotasunarekin lotzen diren beste osagai batzuk ere antzematen dira: gertatzen den testuinguruan osasun sistemak gainezka egin du, pertsonen borondatea hitzen bidez gobernatzen da —fake newsak eta ezkutuko egia-ostea—, diskurtso politiko totalitaristen arriskua€ Aipatzekoak dira, halaber, obraren izaera onirikoa, eta hizkuntzaren ahalmenari buruz hausnarrarazteko ez ezik, gai askoren aurrean dugun jarreraren inguruan adi

jarrarazteko duen gaitasuna.