Bilbo Zaharra Euskaltegiak urtero Arriaga Antzokian antolatzen duen Klasikoen XV. Irakurketa Jarraitua Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren Martutene eleberriari eskainiko zaio, bere argitalpenaren 10. urteurrenean.Martutene Aurten, ekainaren 8an ospatuko da. Lehenago, otsailaren 21etik 23ra hiru hitzaldi antolatu dira Euskaltzaindiaren areto nagusian, Pedro Alberdi, Markos Zapian, Mariasun Landa, Juanjo Olasagarre, Itxaro Borda eta Iban Zalduarekin.

Ezohikoa da hamar urte besterik betetzen ez dituen eleberria hautatu izana irakurketa jarraituaren protagonista izateko eta ez da lehen aldia Saizarbitoriaren lan bat hautatzen dena: 2011n Hamaika pauso Honakoan, beste batzuetan bezala, urteurren ospakizunaren irizpidearekin, Martutene aukeratu da, kritiko askoren arabera, literaturaren azken aroetako eleberririk onena.

Arriaga Antzokian antolatzen den ekitaldia baino lehen, liburuaren nondik norakoak aztertuko dituzte. Otsailaren 21ean Pedro Alberdik Fikzioaren hitzarmenak Saizarbitoriaren obraren testuingurura hurbiltzeko. Egun berean, Markos Zapiainek, Saizarbitoria eta iragana saiakeraren egileak, Saizarbitoria eta iragana Trauma eta transmisioa Hurrengo egunean, Mariasun Landak eta Juanjo Olasagarrek Irakurketa eta Ebokazioa eta Marturtene: irakurketa bat hitzaldiak eskainiko dituzte, hurrenez hurren. Otsailaren 23an, berriz, Itxaro Bordak Eta emazteak zer? izenburua daraman solasaldia emango du, eta, Iban Zalduak, berriz, Martutene: esperimentu bat fikzioarekin.