Abuztuaren 20tik 25era

'Escape Room' obra Euskalduna Jauregira iritsi da

20.08.2021 | 20:02

Euskalduna Jauregiak Pedro Larrañagak ekoitzitako 'Escape Room' izeneko komedia jasoko du. Lehenengo saioa gaur bertan, abuztuak 20, egin da Euskaldunako Auditoriumean. Gaurkoaz aparte beste lau saio egingo dira abuztuaren 25era arte.

Antonio Molero, Leo Rivera, Marina San Jose eta Kira Miro, bizitza osoan lagun izan diren bi bikote dira. Euren adiskidetasuna frogatuko duen escape room batera joango dira. Gaur goizean, taldekideek komunikabideak jaso dituzte, Euskaldunan bertan egin den prentsaurrekoan.

Abuztuaren 20tik 25era 'Escape room' Euskalduna Auditoriumean izango da. Sarrerak webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan eros daitezke. Prezioa: 31 euro (kudeaketa gastuak barne).

SINOPSIA

Escape room fenomenoa, gaur egun modan dagoen aisialdirako aukeretako bat da lan honen trama egituratzeko espazio nagusia. Antzezlanak, biluzik sentitzen garen muturreko egoeren aurrean, gure bulkada primitiboenak azaleratzen direnean eta sentimenduak azalean ditugula erreakzionatzen dugunean gizakiok jokatzeko dugun moduari buruzko gogoeta egiten du.

Zer gertatzen da bi bikotek leku itxi batean euren adiskidetasuna proban jartzen dutenean? Zelan erreakzionatzen dute ezustekoen, pauso bakoitzean aurkitzen dituzten zailtasunen aurrean? Hori da Joel Joanen eta Hector Claramunten Escape Room komedia berriaren abiapuntua.

Antonio Molerok, Leo Riverak, Marina San Josek eta Kira Mirok emango diete bizia Lavapiés auzoko escape room batera joateko geratzen diren betidaniko bi lagun bikote horiei. Escape room horretatik irtetea ez zaie batere erraza izango, eta jokoa infernu bihurtuko da, euren arteko adiskidetasuna muga pentsaezinetaraino frogan jarriz. Ez dirudien arren, komedia bat da€ Beldurrezko komedia bat!

EUSKALDUNA, GUNE SEGURUA

Gogorarazi behar da Euskalduna Bilbao izan dela covid-19aren aurreko Aenorren ziurtagiria jaso duen lehengo kongresu-jauregia eta bigarren auditoriuma, ezarritako protokoloei esker.

Euskaldunak ekitaldietarako higiene eta osasun arloko berme nagusiak ematen ditu. webgunean, ikus-entzuleek Euskalduna Jauregiak garatutako segurtasun protokoloak dituzte eskura.

noticias de deia