Edward Snowdenen kasuan inspiratutako Privacidad antzezlana Arriaga Antzokira helduko da irailaren 16an. Hemen estrinatuko da hamahiru emanaldirekin eta irailaren 26ra eskainiko da. Esteve Ferrerek zuzendu du antzezlan hau eta bere protagonista da Adrián Lastra.

Adrián Lastra da Privacidad antzezlanaren protagonista eta honako aktore hauek berarekin egongo dira eszenan: Chema del Barco, Canco Rodríguez, Juan Antonio Lumbreras, Rocío Calvo eta Candela Serrat. Privacidad antzezlanak egungo pribatutasun faltaren ikuspegi kezkagarria eskaintzen du, gobernuek eta korporazioek gu konturatu gabe kontrolatzen eta erabiltzen baitute informazioa. James Graham-ek eta Josie Rourke-k sortutako lana da eta hein batean egileek benetako pertsonaiei egindako dozenaka elkarrizketatan oinarritzen da: akademikoetatik hasi eta historialarietaraino, legegileak eta hainbat enpresatako zuzendari exekutiboak ere barne hartuta. Privacidadek gaurkotasun handiko gai bat darama antzokira: gizartearen digitalizazioa, teknologiaren boterea eta gobernuen ziberespioitzarekiko beldurra.

Privacidaden mundu mailako estreinaldia Londresko Donmar Warehouse Theatre antzokian izan zen, 2014. urtean, Josie Rourke zuzendari zuela. 2016an New Yorkeko Public Theatre antzokian estreinatu zen, Daniel Radcliffe aktorea protagonista zuela (Harry Potter-en paperean ospetsu egin zen aktorea), bertsio eguneratu batekin, egileek Ipar Amerikako publikoarentzat egokitu ostean. Mexiko izan zen Privacidad hartu zuen hirugarren herrialdea eta gaztelaniaz eskaini zuen lehena, Diego Luna protagonista zuela eta izugarrizko multimedia produkzioarekin, Fran Francoren zuzendaritzapean.

Orain Estatu mailako estreinaldiaren txanda da eta Arriaga Antzokia da hura hartzeko aukeratu den toki ezin hobea. “Antzezlan honek gehiago daki zutaz zuk hartaz baino” dio kanpainaren esloganak. Ikuskizunaren 110 minutuetan zehar, pribatutasunaren inguruan hausnartzera bultzatzen du publikoa, zuzeneko entretenimenduak dakartzan gauza onenak biltzen dituen antzezlan honetan. “Erabiltzaileak gara edo gu erabiltzen ari dira?”, planteatzen du Esteve Ferrer zuzendariak Esteve Ferrer zuzendariari batu zaizkio Silvia Montesinos, zuzendaritzako laguntzaile gisa, eta Jorge Ballina, jatorrizko eszenografiaren sortzailea. Espainian Felype de Limak egokitu du eszenografia. Honako hauek ere aipatu beharra dago: Jorge Orozco, bideo-diseinuagatik (Espainian Voilà Producciones-eko Daniel García Rodriguezek egokitu du), Himar Santana, argiztapenaren diseinuagatik, Poti Martin, soinu-diseinuagatik, Remedios Gómez de la Insúa, jantzien diseinuagatik, Rodrigo Dávila, jatorrizko musikaren egilea, Alex Rojo, Espainiako ikerketa taldeko burua eta Harry Davies, ikerketa taldearentzako aholkulari-lanagatik.

LETSGOren eskutik datorkigu antzezlana, hots, nazioartean arrakasta handia lortu duten antzezlanez arduratu den ekoiztetxe eta sustatzailea, hala nola Ghost, Addams Familia, Dirty Dancing edo The Hole saga. Proiektu berri hau Claudio Carreraren RetroLab Media ekoiztetxe mexikarrarekin lankidetzan abiarazi da.