FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoa

'La dama del FANTATerror' dokumentala proiektatuko da gaur arratsaldean

10.05.2021 | 16:00
'La dama del FANTATerror' dokumentalaren aurkezpena.

BILBO. Diego Lópezek zuzendutako 'La dama del FANTATerror' izeneko dokumentala izango da gaur arratsaldean, maiatzak 10, FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoa jaialdiaren barruan proiektatuko den emanaldia.

Dokumental hau Helga Linéren irudiari buruzkoa da. Linék 1954an egin zuen debuta estatuko eszenatokietan. Hurrengo hamarkadatik aurrera, aktore alemaniarrak gora egin zuen zineman. Peplum-a, poliziakoa, komedia, spaghetti western-a, eurospy-a edo abenturak, genero guztiak landu zituen. Fantasiazko eta beldurrezko zinemari esker Fanta-izuaren dama bihurtu zen.

Diego López "El Buque Maldito" fanzinearen argitaratzailea 2005etik. Estatuko eta nazioarteko hainbat argitalpenetan hartu du parte, eta baita liburu kolektiboetan ere. 2010ean, David Pizarrorekin batera, "Los perversos rostros de Víctor Israel" dokumentala zuzendu zuen. Ondoren, "Silencios de pánico. Historia del cine fantástico y de terror español, 1897-2010" liburua idatzi zuten, 2013an argitaratua. 2018an, FANT25ean proiektatu zen Jack Taylor, testigo del fantástico dokumentala estreinatu zuen. Gaur egun, eta 2010etik, Sitgeseko Zinemaldiko "Brigadoon" saileko programatzailea da.

"La dama del FANTATerror" gaur izango da ikusgai Gólem – Alhóndiga zinemen 1. aretoan, 19:10ean. Ondoren, Harpo Guilt eta Lenny Guit belgikarren "Mother Schmuckers" filma izango da ikusgai.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Diego López
  • Gidoia: Diego López
  • Produkzioa: Xevi Subinyà
  • Musika: Buio Mondo
  • Muntaketa: Albert Calveres

FANT Zinemaldiaren programazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsa-materialak esteka honetan daude eskuragarri.

noticias de deia