13 ekintza garatuko dira

Tolosak kultur-egitarau berezia prestatu du udaberrirako

04.04.2021 | 04:00

TOLOSA. Udaberria kulturaz beterik heldu da Tolosara. Guztira eremu guztietako 13 ikuskizun eskainiko dira apiriletik ekainera bitartean: musika, dantza, antzerkia, bertsogintza, dokumentalak, bakarrizketak, haurrentzat ikuskizunak eta beste hainbat diziplina artistiko.

Izarne Iglesiasek Tolosako Udaleko Kultura saileko zinegotziak zehaztu duenez, "Tolosar guztiak hartu dira kontuan egitaraua osatzeko. Arte eszeniko guztiak barne hartzen dituen adin eta gustu guztietako eskaintza osatu dugu beste behin, herritarrek modu seguruan kulturaz gozatzeko eta kultura kontsumitzen jarraitzeko."

KULTUR ESKAINTZA BERRIA

Tolosako Udalak kulturarekiko duen konpromisoa berretsiz, kultur ekitaldiak antolatzeko ahaleginean eta bertako kultura sustatuz, 13 ikuskizun ekarriko ditu Tolosara. Ekitaldi bakoitzaren informazio zehatzagoa nahi izanez gero, kontsultatu Udalaren webgunean agenda atala.

  • Apirilak 10. Koklea – Oreka Tx. 19:00etan Leidorren.
  • Apirilak 16. Nekatutak – Antton Telleria. 19:00etan Leidorren (sarrerak agortuta).
  • Apirilak 17. Amaren Intxaurrak! – Pirritx, Porrotx eta Marimotots. 16:00etan Leidorren (sarrerak agortuta).
  • Apirilak 23. Natura Bizia – GnatZinema. 19:00etan Leidorren.
  • Apirilak 24. Izadi – El lagarto baila. 19:00etan Leidorren.
  • Apirilak 30. Metamorfosia – Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal. 19:00etan Leidorren.
  • Maiatzak 7. Atzerrian Lurra Garratz – Artedrama. 19:00etan Leidorren.
  • Maiatzak 14. Bagoi Hutsak – Postal Kolekzionistak. 19:00etan Leidorren.
  • Maiatzak 21. Gorria – Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrieta "la pulga". 19:00etan Leidorren.
  • Maiatzak 28. Konpromisoa – Txalo produkzioak. 19:00etan Leidorren.
  • Ekainak 4. Losers – Txalo produkzioak. 19:00etan Leidorren.
  • Ekainak 11. Iparragirre 200 urte. Urretxutik mundura – Gorka Hermosa, Blanchard Strings, Marina Pardo eta Hodeiertz abesbatza. 19:00etan Leidorren.
  • Ekainak 18. La Fierecilla – Tolosako Kultur etxeko antzerki taldea. 19:00etan Leidorren.

SARRERAK ETA ESZENA BONUA

Egitarauko ekintzetarako sarrera guztiak Kutxako webgunean edo Leidorren eskura daitezke. Bestalde, gogoratu Eszena bonuak oraindik online eskuratu eta ekainaren 30era bitartean erabili daitezkeela. Tolosako Udalaren arte eszeniko eta musika egitarauan biltzen diren ikuskizunetarako 10 sarrera deskontuarekin eskuratzeko aukera ematen du Eszena bonuak, antolatutako saio bakoitzerako bi sarrera gehienez. Abantaila nagusia prezioa da: 10 saiotarako bonuak 50 euroko prezioa du, hortaz, sarrera bakoitza erdi prezioan eskuratuko da.

noticias de deia