BILBO. Bidebarrieta Kulturguneako liburutegiko arteto nagusiak Alfonso del Río idazlearen 'El lenguaje oculto de los libros' izeneko liburu berriaren aurkezpena jasoko du. Ekitaldia datorren ostegunean izango da, urtarrilak 28, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapena erreserbatu beharko da esteka honetan.

Gainera, bertaratzerik ez badago, streaming bidez jarraitu ahal izango da webgune honen bidez.

Egungo egoeratik eratorritako segurtasun-neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren eserlekuetan jarri ahal izateko.

Era berean, unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz bete beharko dira, eta nahitaezkoa izango da maskara uneoro erabiltzea.

'El lenguaje oculto de los libros' abenturazko thriller bat da. Bertan, hogeita hamarreko hamarkadako Oxfordeko literatura-giroa, C. S. Lewis eta Tolkien bezalako pertsonaien presentzia eta Bilboko industria siderurgikoaren enpresa-pisu handia nahasten dira. Alfonso del Riok iragana eta oraina lotzen ditu, eta bi hiri, Oxford eta Bilbo, istorio bizi batean, non pertsonaia guztiak liburu batean lurperatutako misterio batez konektatuta dauden. Bere orrien atzean ezkutatuta dagoen hizkuntza deszifratzea lortzen duena bakarrik izango da errebelatzeko gai.

Alfonso del Río (Bilbo, 1980) Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da, eta abokatu, bost seme-alaben aita, triatleta eta idazle lanak uztartzen ditu. 2017an, Forty Under Forty ospetsua irabazi zuen Espainiako abokatu gazte onenetako bat izateagatik; gainera, graduondoko eta master bateko irakasle gisa kolaboratzen du Euskal Herriko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean. El Correo-ko Iritzi zutabegilea ere bada, eta bertan astero argitaratzen du. Del Riok ez zuen inoiz pentsatu idazle izatea, baina idazteko beharra sentitu zuen beti. 'La ciudad de la lluvia' (Arg. Destino), bere lehen arrakasta literarioa izan da. 'El lenguaje oculto de los libros' bere bigarren eleberria da.