Bilbo - Baga, biga, higa/ laga, boga, sega/ Zai, zoi, bele/ harma, tiro, pun!/ Xirristi-mirristi/ gerrena plat/ Olio zopa/ Kikili salda/ Urrup edan edo klik .../ ikimilikiliklik. Hala dio Mikel Laboaren bertso batek, eta hala dei- tzen da hain zuzen ere, Ikimilikiliklik, Marie de Jongh konpainiaren lan berria, Arriaga Antzokian hilaren 21 eta 22an estreinatuko dena.

Konpainiaren zazpigarren ikuskizuna izango da, eta lehenbiziz, keinuetaz haratago joango dira, obran hi- tzak txertatuz. Bere zuzendariak eta egileak, Jokin Oregik atzo azaldu zuenez, "orain arte gure lanak mutuak izan dira; beraz, oraingoan jauzi garrantzitsua emango dugu".

Hala, ume eta helduentzat bideratutako obrak "beldurrei buruzko" istorio bat kontatzen da, eta berauk "gure erabakietan duen botereari buruzkoa". Bertan, emakume batek kontatzen du nola umetan beldur asko zituen, eta larriena sorginek sortarazten zioten. Errelatoak aurrera egin ahala ordea, "konturatzen gara nola bera sorgin bihurtzen den". Baina berak bakarrik ez du kontatuko; baizik eta dantzari batek eta ume batek (Ehki, protagonista, umetan) lagunduko diote ibilbide horretan.

Eta nortzuk izango dira Ehki, umea eta dantzaria? Bada, Aiora Sedano, Ana Meabe, Juana Palacios, Leire Omeñaca eta baita Maitane Sarralde dantzaria izango dira Ikimilikiliklik taularatzearen arduradunak. Hala ere, nahiz eta bost antzezlek osatu lan taldea, oholtzan hiru izango dira soilik aldi berean. Txandakatzen joango dira Aiora Sedano eta Ana Meabe, eta baita Palacios eta Omeñaca ere. Azkenenegoen kasuan, Oregik azaldu zuenez, "ez genuen nahi ume bakar baten gainean erantzunkizun osoa jarri. Lehen esperientzia izanda larregia izango zelako". Dantzariak bere aldetik, poetika handiz janzten du obra, "sakontasun handia" ematen diolarik. "Testua, keinua eta dan- tza" dira protagonista.

Bartzelonako Grec Jaialdiaren babesa du sorkuntzak, eta Arriagan izan ondoren, Euskal Herri osotik bira eskainiko dute, eta emanaldi guztiak euskaraz izango dira.

Ipuina oinarri Jokin Oregi zuzendariak atzo azaldu zuenez, aspaldi ida- tzi zuen ipuin bat izan da istorio honen oinarria. "Kaxoi batean gordeta" egon da orain arte, baina umeek parte hartu ahal zutela, eta armiarmaren papera bururatu zitzaionean antzezlan bilakatzeko "mami nahikoa" zuela erabaki zuen. Eta hasieratik izan zuen argi hitza erabiliko zutela estreinakoz. Zergatik? Bi urterik behin ikuskizun berria sortzen dutelako, baina azken biak, Amour eta Estrella, oraindik bizirik daude, beraz ezaugarri antzekodun obra bat sor-tzea "kaltegarria" izango zen konpainiarentzat berarentzat.

Horregatik, "parentesi hau zabaltzea" erabaki zuten Marie de Jongh konpainiako kideek, eta proiektu ezberdin bat abiatu. "Gure konfort zonatik atera gara, arriskua hartu dugu, baina pozik gaude", Oregiren hitzetan. Etorkizunari dagokionez, berriro ere hitzik gabeko ikuskizun batean murgilduko direla azaldu zuen Oregik; baina "embergadura handiagokoa".

Musika originala Betiko lez, Marie de Jongh konpainiak musika originala erabiliko du. Adrian Garcia de los Ojos da musikaren egilea, orain dela gutxi, Tartean Teatrorekin Simplicissimus obraren musikaren arduraduna izan zen ere. Bertan, Oregik atzo azaldu zuenez, txalapartaren doinuak eta baita "antzinakoak" ere ageri dira, eta horretan datza hain zuzen ere obraren izena; Ikimilikiliklik. Izan ere, Laboaren bertsoari erreferentzia egiten zaio ikuskizunean zehar; eta Oregik kanta hori entzutean, suaren inguruan dantzan ari ziren sorginak etortzen zitzaizkion burura, eta baita askatasun hitza ere. "Eta hori da hain zuzen ere ikuskizunaren muina". Horrez gain, bi kanta daude obran, umeek abesten dituztenak. Oregik egin du letra, eta Garcia de los Ojos berriz, musika jartzearen arduraduna izan da.