Bilbo - Joaquin Phoenix protagonista duen Joker filma Bafta sarietan hamaika nominazio jaso ditu. Hala, Scorseseren The Irishman eta Tarantinoren Once upon a Time... in Hollywood filmek, hamar nominazio jaso dituzte eta aste honetan bertan Urrezko Globoetan film onenaren saria jaso duen San Mendes zuzendariaren 1917 pelikulak, bederatzi izendapen eskuratu ditu.

Modu horretan, otsailaren 2an aurrera eramango den galan, film horiek Bong Joon-Horen Parasiterekin lehiatuko dira pelikula onenaren saria bereganatzeko.

‘Dolor y gloria’ Almodovarren Dolor y Gloria filma bere aldetik, atzerriko hizkuntzako film onenaren saria bereganatzeko lehian izango da Parasite, For Sama (Waad al-Kateab, Edward Watts), The Farewell (Lulu Wang) eta Portrait of a Lady On Fire (Céline Sciamma) filmekin batera. - DEIA