BILBO. Euskalduna Jauregiak 'La del manojo de rosas' antzezlana hartuko du gaur, abenduaren 23an, arratsaldeko 20:00etan. Horrela, Luis Fernández konpainia lirikoak Euskalduna Jauregiko Audituriomeara eramango du zartzuela.

Gaur goizean bertan, César Belda musika zuzendaria, Lorenzo Moncloa eszena zuzendaria eta Carlos Crooke tenorea komunikabideekin aritu dira Auditorium-eko besaulki patiotik, talde teknikoak agertokian eszenografiari zelan ematen zion forma ikusi ahal izan den bitartean.

Gaur arratsalde-gauean, ikus-entzuleek, 1934ko azaroaren 13an Fuencarral Antzokianarrakasta handiz estreinatu zen eta Pablo Sorozabal maisua konposatzaile gisa behin betiko finkatu zuen bi ekitaldiko sainete lirikoarekin gozatzeko aukera izango dute.

Ikuskizunaren bi orduak hartzen dituen ekintza Madrilgo auzo bateko plazan gertatzen da. Bertan garaje bat, taberna bat eta 'La del manojo de rosas' lore denda daude.

SINOPSIA

Bertan, Joaquín ofizial mekanikoa eta haren ikaslea den Capó, Don Daniel lore dendaren jabea eta tabernako zerbitzaria daude. Zerbitzariari Espasa esaten diote, entziklopedietako hitzak "larregi" erabiltzea atsegin duelako. Ascensión, lore dendako langilea, Don Danielen alaba, heziketa fineko neska gaztea da, baina harro dago bere langile jatorriarekin. Hori dela eta, bere mailako gizon batekin baino ez du maitasun konturik gura. Don Danielek Ricardo hegazkinlari gaztearen proposamena onartzeko gomendatu dion arren, Ascensiónek Joaquín mekanikoa maite du.

Maitasun gatazka horren ondoan, beste nahaspila bat sortuko da Claritaren, manikura dotorearen, Capóren eta Espasaren artean. Clarita lehenengoaren neska-laguna den arren, ez dio muzin egiten bigarrenari, Capóren maitasuna zelakoa den ikusteko. Joaquínen gurasoak Doña Mariana eta Don Pedro txatarra trafikatzaile aberatsa dira.

Pertsonaiak aipatu ondoren, zartzuelak berez duen umorearen ukituak dituen klase borroka istorioaren aurrean gaude.