Taldeak emango duen kontzertuaren errepertorioan Bachen eta Scarlattiren lanak ere izango dira
BILBO. Khantoriamusika taldeak Arriaga Antzokian emango duen errezitaldian -Virginia Gonzalok(klabezina), Ander Berrojalbizek(biolina) etaMaider Lópezek(biola)osatutako hirukotea, Laura Lafuentek(biolontxeloa)indartuta arituko da.
Horrela, laukote formatuan, Khantoriak Joaquín Ojinagaren(Bilbo, 1719 ?Toledo, 1789), XVIII. mendeko euskal konposatzaile garrantzitsuenetako baten lana ezagutaraziko eta testuinguruan jarriko duen programa aurkeztuko du, jaio zenetik 300 urte betetzen diren honetan. Gogoratu behar da gaur egunera heldu diren Ojinagaren konposizio bakarrak 2 sonata, 2 minueto eta teklarako 7 fuga direla. Khantoriak, garaiko erabilerei jarraituz, lan horiek klabean bakarrik, etaganbera musikako jatorrizko instrumentuekin moldatuta,aurkeztuko ditu.
Kontzertu berean, taldeak, ikus-entzuleei Scarlatti eta Bach maisu handien lan batzuen interpretazio bikainaeskainizosatuko du emanaldia.
ARRIAGA ANTZOKIRAKO SARRERAK
-15 euro (beherapenekin)
-Salgai
www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bidez eta antzokiko leihatilan, aldez aurreko salmenta ordutegian.
Lo último |