Bilbo - Hurbiltasuna, perkusioa eta efektu bereziak, inoiz sortu duten ikuskizun handienean. Horiek dira datorren astean, hilak 5 eta 6ean Deabru Beltzak antzerki konpainia euskaldunak Bilboko Kalealdian estreinatuko duen ikuskizunaren ardatzak.

Symfeuny izeneko proiektua perkusioan oinarritutako taldearen seigarren produkzioa propioa da, eta atzo, Deabru Beltzak konpainiaren taldekidea den Garbitxuk azaldu zuenez, duela 14 hilabete hasi ziren ikuskizuna ehuntzen; “orain arte egin dugun ikuskizun handiena da, eta baita Euskal Herrian inoiz aurkeztu den handiena ere”.

Hala, Arriaga plazan 23:30tatik aurrera eskainiko den ikuskizuna bi berrikuntza nagusirekin helduko da Bizkaiko hiriburura: kaleko ikuskizuna izateaz gain, taula gainean arituko dira bigarren aldiz; beraz kalejiraren ostean, eszenatokia izango dute ardatz. “Uztartzen dugu gure espezialitatea, ibiltaria dena eta beste aldetik ezenatoki baten gainean bukatzen dugula. Apostu inportantea da gure-tzat”, Garbitxuren hitzetan.

“Hurbiltasuna” zigilu gisa duen konpainiak Bilboko Udalak antolatutako Kalealdiaren babespean egingo du estreinaldia, datorren astelehenean hasi eta aurten XX. edizioa ospatzen duenean. Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko kultur zinego-tziak adierazi zuenez, “Kalealdiak konpainia euskaldunen aldeko apustua egin du beti, horregatik da garrantzitsua Bilbok talde honek aurkezten duen estreinaldia hartzea”.

Gaueko ikuskizunetan espezializatuta, Deabru Beltzak konpainiaren ikuskizunean erabateko protagonista izango da oraingoan piroteknia, izan ere atzo azaldu zutenez, merkatuko ekipo berritzaileena du talde euskaldunak, Cobra izenekoa, inoiz aurkeztu duten ikuskizun bereziena antolatuko dutelarik. Horrenbestez, taldekidearen arabera: “Oso neurtuta dago dena, ez dago inprobizaziorako lekurik”. Hala, urrutitik kudeatu eta botatzen den sistema piroteknikoa erabiliko dute. Eta hori abiapuntutzat hartuz, ikuskizun osoa sortu du Deabru Beltzakek. Hala, Symfeuny bilbotarren aurrean aurkeztu ondoren, datorren urtean bira izugarria egitea aurreikusten du Garbitxuk. Ikuskizun berezi honen “jaiotza”, diru laguntzei esker lortu dutela adierazi zuen ere, taldekideak onartu zuenez, Symfeuny egiteak 132.000 euroko gastua suposatu du. Horregatik, erakunde publikoen babesa eskertu nahi izan zuen antzerki konpainiaren izenean.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak bere aldetik, talde euskaldunak nazioartean duen sona handia azpimarratu nahi izan zuen: “Seguraski, Berri Txarrekin batera urrutien heldu den euskal taldea da Deabru Beltzak konpainia”. Izan ere, 23 urteko ibilbidean zehar 30 bat herrialde ezberdinetan eskaini baititu emanaldiak. Eta “gure arte eszenikoen munduan erreferentzia garrantzitsu bat” direla azpimarratu zuen ere Zupiriak.

Hamar pertsona izango dira guztira ikuskizun honetan parte hartuko dutenak; danborren erritmora mugitu eta publikoa “liluratuz”. Proiektua sortu ahal izateko, Guillaume Pujol piroteknikoa eta bere Pyro Zie lantaldeak efektu piroteknikoak diseinatu dituztelarik, hala, sormenari hasiera emateko. Horrez gain, an-tzezpen eta jantzietan laguntzaile bereziak izan ditu konpainiak, hala nola Aitor Furundarena musikaria. Perkusioaren soinuek eta hamabost bat perkusio tresna ezberdinek an-tzezpenaren erritmoa ezartzeaz arduratu da. Gainera, Ikerne Gimenez diseinatzailearen kolaborazioa jaso du antzerki konpainia euskaldunak. Modu horretan, kolaborazio guztiekin, taldeak “proposamen erakargarri, deigarri eta zirraragarria bilakatzea lortu dute”.

Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusiak bere aldetik, Kalealdiaren zeregina azpimarratu zuen, antzerkia herritarrengana hurbiltzeko egiten duten lanagatik hain zuzen ere.

Lau mila antzezpen Antzerki konpainia euskaldunak 23 urteko ibilbidean 4.000 antzezpen baino gehiago eskaini ditu Espainiako estatuan, eta gainera, Europako ia herrialde guztietan ibili da, euskal antzerkiaren enbaxadore bilakatuz beste herrialde batzuetan ere. Horren adibide da Frantzian izandako egonaldia; Garbitxuren esanetan: “Egonaldiak egin ditugu Frantziako hiru zentro nazionaletan”, oso aipagarria dena; izan ere taldekideak adierazi zuenez, “ ez da makala Frantzian egonaldi bat egitea. Protekzionismoa sartu baita herrialdean”. 2019an zehar ere, Symfeuny Frantziako zenbait jaialditan izango da ikusgai; Libourneko Fest’Arts eta Quimperléko RIAS jaialditan, besteak beste.