BILBO. Australiako rockaren aitzindaria den eta eragin handiena daukaten banden artean dagoen taldea da Radio Birdman, eta WOP Fundazioak eta Noise On Tour agentziak antolatutako WOP Special Nights rock zikloaren barruan joko du, aurreko biratik zortzi urte igaro ostean. Gainera, bira "oso berezia izango da askorentzat, beharbada azken aukera izango baita high energy rock talde mitiko hau zuzenean ikusteko".

Gaur egun, Rob Younger, Deniz Tek eta Pip Hoyle taldearen hasierako kideek osatzen dute banda, Jim Dickson baxu jotzailearekin (Barracudas, The New Christs, Deniz Tek Group) eta Nik Rieth (bateria) eta Dave Kettley (gitarra) The New Christs taldeeko kideekin batera.