Síguenos en redes sociales:

Mesopotamiako zibilizazioetako pertsona-izen eta izen mitologikoak arautu ditu Euskaltzaindiak

BILBO. Akademiak jakinarazi duenez, antzinateko zibilizazioetako pertsona-izen eta izen mitologiko nagusiak ez dira berdin idazten hizkuntza guztietan. Horregatik, beharrezkoa da irizpideak ezartzea eta izenik ezagunenen zerrenda eskaintzea, zalantzak argitzeko. Izen horietako asko eskola-liburuetan, gidaliburuetan edo artelanen izenetan (pinturak, eskulturak, operak...) ageri dira, eta ulertzekoa da zalantzak izatea euskaraz idazteko orduan.

60 pertsona-izen eta izen mitologiko bildu dira arauan, Sumer, Akad, Asiria, Babilonia, Media, Amenestarren Inperio eta Lidiakoak. Irizpideak ematen dira, eta zerrenda eleaniztun bat eskaintzen da ondoren. Hori guztia ageri da 175. arauan: "Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia".