Síguenos en redes sociales:

Kirmen Uriberen "Mussche" japonieraz argitaratuko da

Kirmen Uriberen "Mussche" japonieraz argitaratuko daIBAN AGUINAGA

BILBAO. Horrez gain, argitaletxe berdinak idazle ondarrutarraren "Bilbao-New York-Bilbao" nobela japonieraz kaleratu zuen 2012an, eta 'Mainichi' egunkariak eta 'Vogue Japan' aldizkariak urteko liburu onenen artean hautatu zuten.

Halaber, Kirmen Uriberen zazpi poema argitaratu ditu Japoniako poesia aldizkari garrantzitsu batek, 'Shichosha' izenekoak. Poemak, "Ibaia", "Bisita", "Ezin esan", "Lehendakaria deserrian", "Hizkuntza bat", "Urrezko eraztuna" eta "Aparte-apartean" dira, eta horiek ere Nami Kanekok itzuli ditu euskaratik.