Ramon Bareak "Enredando con los clásicos" eskainiko du gaur Arriaga antzokian
BILBO. Ramon Barea aktore bilbotarrak "Enredando con los clásicos" (Klasikoen bazterrak nahasiz) ikuskizuna taularatuko du gaur, ekainak 10, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga antzokian, Arriagako Gelatxoak zikloaren baitan. Urrezko Mendean zehar ibilbide bat egiten duen errezitaldi eta ikuskizun multimedia bat da, Barearen eskutik.
Antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, satiraz, bihurrikeriez, maitasunez, umorez eta ironiaz josita dago Arriagako Gelatxoen egitarauaren barruan eskainiko den lan hau. Ikuskizunaren baitan, prosa, poesia eta antzerki zatiak aurkituko ditu ikusleak.
Ramon Barea aktore eta zuzendaria da, antzerkian, zineman zein telebistan esperientziaduna, eta ezinbestekoa euskal antzerki independenteaz hitz egitean, Cómicos de Legua eta Karraka bezalako taldeen sortzaileetako bat izanik. Oraingoan, klasikoen gaineko bere iritzi bitxia erakutsiko du "Enredando con los clásicos" ikuskizunean.
Más en Cultura
-
Francia inaugura un museo para los perros, el segundo más grande del mundo
-
Bilbao BBK Live deja más de 23,6 millones de impacto económico en la ciudad, con más de 115.000 asistentes
-
Tomorrowland abre sus puertas con un nuevo escenario principal
-
Muere el escritor y crítico literario José María Guelbenzu