Durangaldea

Mungiako Udalak ‘Baietz igarri!’ lehiaketa antolatu du

Jatetxe eta tabernen laguntzarekin, herriko ostalaritza eta euskera bultzatzeko

20.05.2021 | 01:05
Kanpaina honen helburua herriko ostalaritza eta euskara bultzatzea da. Argazkia: Mungiako Udala

Mungia – Mungiako Udalak, Baietz igarri! lehiaketa antolatu du. Bertako jatetxe eta tabernen laguntzarekin batera, kanpaina honen helburua herriko ostalaritza eta euskara bultzatzea da. 50etik gora ostalaritza-lokaletan ahozapi bereziak eskainiko zaizkie bezeroei, herriko esakuneen gainean daukaten jakituria erakusteko aukera izan dezaten nahi izanez gero.

Txapelketa maiatzaren erdian hasi eta San Pedroetara bitartean garatuko da, eta parte hartu eta erantzun zuzena eman dutenen artean Iphone mugikor bat zozketatuko da uztailaren 2an. Horrela, taberna eta jatetxeetako bezeroek ezpainzapi bat hartzen dutenean, galdera idatzi bat aurkituko dute bertan–erantzun posible batzuekin batera–, eta erantzuna jakitekotan, erantzun egin ahal izango dute, eta, horrela, aurrerago egingo den zozketan parte hartu.

Udaletik azaldu dutenez, "pandemiak eragindako osasun-egoera kontuan izanda, antolakuntzak gel hidroalkoholikoa jarriko du kaxa bakoitzaren alboan. Parte-hartzaileei gel hori erabiltzeko eskatzen zaie, kutsatzeko arriskua gitxi-tzeko". Modu honetan, Mungiako Udalak herriko ostalaritza, kultura, euskara eta nortasuna bultza-tzeko ekimenak antolatzen jarrai-tzen du, kasu honetan Baietz igarri! lehiaketa aurkeztuta biztanleria guztiari.

Galderak Herriko jatetxe eta tabernetan egongo diren ahozapietan idatzitako galderei dagokienez, Mungiako berba eta esakuneen gainekoak izango dira. Lehiaketan eta mugikorraren zozketan parte har-tzeko, bertan idatzi beharko dute erantzun zuzena eta norbere telefono zenbakia. "Behin hori eginda, establezimendu bakoitzak horretarako jarritako kaxan sartu beharko dute ahozapia", diote. Lehiaketa hau udalerriari buruz zerbait gehiago jakiteko modu erraz eta dibertigarria izango da, eta, aldi berean, tokiko ostalaritzaren aldeko apustua egingo da, betiere agintarien jarraibideei jarraituz, oraindik ere badaudelako egungo osasun-egoerak ezarritako neurriak.

Aipatu behar da guztira, 4.000 ahozapi jaso dituela ekimen honetan parte hartzen duen Mungiako lokal bakoitzak. Lehiaketa maia-tzaren erdian hasi eta San Pedroetara bitartean garatuko da, hau da, ekainaren 29ra arte.

noticias de deia