- Kontuan izanda 2020 urte ezohikoa bere amaierara hurbiltzen ari dela, Bizkaiako Udalak jo eta ke lanean ari dira datorren rutera begira proiektu desberdinak lantzen. Loiuko Udalaren kasuan, aurreko urteetan bezala, Josu Andoni Begoña alkateak burututako korporazioaren lehentasunetako bat herriak dituen hamar auzoen garapenerako ekintzak eiten jarraitzea da, biztanleriak izan ditzakeen beharrizanei erantzunda. Kasu honetan, Udalak Larrondo auzoan zentratuko ditu bere esfortzuak bertan dauden kirol-gune desberdinak berriztuta. Honetarako saski-baloi zelaiko saskiak aldatuko dira, kirol hau aire librean praktikatu nahi dutenek segurtasun eta erosotasun osoz erabili ahal izateko instalazio publikoak. Beste alde batetik eta kirol arloan ekiten jarraituta, futbolzaleentzako ere berri onak helarazi ditu Udalak, izan ere, futbito edo bosteko futboleko zelaiean ere zenbaitz berrikuntza ezarriko dira, kalitate salto handia suposatuta honek Loiuko kirol instalazioetan. "Larrondoko bizilagunek auzo horretako zenbait kirol-eremu berritzeko eskatu diote Loiuko Udalari. Gobernu taldeak berriro ere auzokoek esateko daukatena entzun dugu, eta beste udal jarduera eta inbertsio bat jarriko dugu martxan. Hori dela eta, udal aurrekontuak aldatu eta onartu egin ditugu. Horrela, gobernu taldeak Larrondoko saski eta futbito zelai berrien obren aldeko apustua egin du, bai goiko aldean, bai beheko aldean, bi aldeen arteko distantzia bi kilometrokoa izanda", aipatu zuen Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak. Horrenbestez, Larrondoko biztanle kirolari eta kirolzaleek laster izango dute euren saski-baloi eta futbito zelai berriztuak modu eroso eta ziurrean gozatzeko aukera.