Larrabetzuko kulturazale eta ikasleek oso berri ona jasoko dute datorren astelehenean, izan ere, Udalak urriaren 5ean irekiko du herriko Liburutegia. Zoritxarrez, hainbat izango dira normaltasun berri honetan espazio honek izango dituen erabilera mugak, osasun-egoera konplikatuak eskatzen dituen jarraibide eta segurtasun-neurri zorrotzak betetzea beharrezkoa izano da. Pertsona gaitasunaren inguruan, gazteek ikasteko zortzi eserleku izango dira eta, nagusiek, espazio berbera izango dute. Gainera, KZ-guneko hiru ordenagailu erabilgarri izango dira. Umeen txokoari dagokionez, sei urtera arteko umeak ezin izango dira bertan jolasten geratuko eta, liburuak hartzeko, gurasoek lagunduta sartu beharko dira. Gehienez, bi pertsona egon ahalko dira haurrentzako liburutegian. Maileguak egiteko protokoloari dagokionez, liburuzaina izango da liburuak ikutuko dituen pertsona bakarra, honela, oso neurri handian murriztuko dira kutsaketak izateko aukerak, horrenbestez, pertsona erabiltzaileek langileei esan beharko diete hartu nahi duten liburuaren izenburua. Normaltasun berriko segurtasun-neurrien inguruko jarraibideekin bukatzeko, guztiz beharrezkoa izango da musukoaren erabilera eta, gainera, sartu eta irtetean hidrogel desinfektatzailea erabili beharko da. Beste alde batetik, Liburutegira sartu bezain laster tenperatuta neurketa egingo zaie erabiltzaileei eta, 37 gradutik gorakoa izanez gero, ezin izano dira gunera sartu. Gainera, metro eta erdiko beharrezko distantzia mantentzea derrigorrezkoa izango da eta, kontuan izanda pertsona gaitasunaren inguruan ezarritako aldaketak, ez da inongo arazorik izango aspektu honetan.