Kultura oso garrantzi handia izaten ari da azkenengo hilabeteetan, izan ere, covid-19aren pandemiak izan dituen ondorio negatiboak kontuan izanda, jendeak alaitasuna bilatzeko bestelako moduak topatu behar ditu. Aspektu honetan, hainbat dira Bizkaiako entitate eta herritarrek osatutako elkarteek antolatutako ekintza edo programazio desberdinak. Lezamako Udalaren kasuan, Elkar argitaletxearekin elkarlanean, haurren literaturarekin lotutako Mikel Zarate sariaren hamaikagarren edizioa antolatu du, euskal idazleek euren euskarazko idazlanak jasotzeko asmotan. Aurtengoan, Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra izan da txapelketako garailea, bere Itsasoaren atea nobela aurkeztuta. "Istorio honek XIX. mendera eramango gaitu, Atlantikoan kokaturiko Île Cormoran edo Ubarroien uharte asmaturiko batera, eta hor hainbat abentura familia baten gorabeherak kontatzen ditu: amodio debekatuak, pasadizo sekretuak, ihes egindako espetxeratuak, iragarletzaren dohaina duten andrazkoak, gorrotoak eta misterioak€ Literatura erromantikoaren gustua dakarkiguten motibo eta gaiak, azken batean. Kontakizunaren hari guztiak bikain josteko abilezia azpimarratu du epaimahaiak, eta hizkuntza jori, dotore eta adierazkorra", azaldu zuten Elkar argitaletxetik. Guztira, 3.000 euroko saria irabazi du eta euskal kulturako entitate ezagunenetakoak hau aritaratuko du irakaskuntza eta filologia ikasketak dituen idazleak, beste askoren artean Uneka... Gaba, Mila magnolia lore eta Ross bezalako lanen egileak. Epaimahaia osatu duten kideei dagokionez, Leire Bilbao, Julen Gabiria eta Xabier Mendiguren izan dira jasotako 22 lanak irakurri, aztertu eta epaitu dituztenak, ondoren Miren Agure Meaberen Itsasoaren atea hautatuta.

Mikel Zarate sariari dagokionez, euskal kultura bultzatzeko tresna bezala azaltzen da lehiaeta hau, orain dela 41 urte zendu zen Lezamako abade eta kultura arloko pertsonaia garrantzitsu honen. Bertan, urtero urtero hainbat dira euren umeentzako idazkiak, edizio batzuetan beste batzuetan baino maila handiagoa lortuta, logikoa denez. Lehen aipatu bezala, 22 idazki jaso ditu epaimahaiak hamaikagarren edizio honetan. Partehartzaileek bidalitako istorioen artean, dozena erdi inguruk oso maila handia izan dute epaimahaiko kideen eta antolakuntzaren arbera, horregatik, ez da erraza izan irabazlearen inguruko erabakia hartzea, baina Meaberen lana onena izan dela erabaki izan da. Udal korporazioaren arabera, aurtengo partaidetzaren azkundeak oso lotura estua izatea posible da konfinamenduaren kontuarekin, jendeak aisialdi asko izan duelako eta honek bizkaitarren sormena oso modu nabarmenean hazi duelako.

aurrekariak

Mikel Zarate saria irabazi zuen azkenengo idazlea Lur Gallastegi izan zen, orain dela bi urte, hau da, 2018an. Aurreko urteko edizioan ezohiko egoera bat topatu zuen antolakuntzak mahai gainean, izan ere, epaimhaia osatzen zuten kideek saria bertan behera uztea erabaki zuen. Antza, jasotako idazlanek ez zuten 3.000 euroko saria eskuratzerik eta Elkar argitaletxeak hauek aukeratzerik merezi eta, egoera hau kontuan izanda, bertan behera geratu zen 2019ko edizioa. Zorionez, aurtengoan oso maila ona egon da antolakuntzaren arabera eta jasotako lanen artean Miren Agur Meabek egin du saria irabazteko bezain na izan den nobela. Kontuak kontu, argi dago Mikel Zarate sariak oso aukera ona eskaintzen duela euskal idazleentzako, izan ere, sari aekonomikoa alde batera utzita, liburua argitaratzeko aukera ona da hau.