Kostaldea

Udalekuetako izen-ematea zabaldu du Larrabetzuk

Lau eta hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familiek aste honetan egin beharko dute inskribapena

16.06.2020 | 00:21

Larrabetzu – Nahiz eta osasun-egoerak oraindik normaltasuna berreskuratu ez duen, deskonfinamenduko faseen aurrerapenek jarduera gahiago egiteko aukera ematen du; horregatik, Larrabetzuko Udalak aurtengo herriko eskolan ospatuko diren Udalekuetarako izen-emate epea zabaldu zuen atzo eta irekita egongo da datorren astelehenera arte, ekainak 22. Lau eta hamabi urte bitarteko seme-alabak dituzten familiek liburutegia@larrabetzu.eus helbide elektronikora bidali beharko dute plaza esakera, izan ere, pandemiaren kontua dela eta Udalekuen edukiera murriztu du.

Aurten, adinaren araberako hiru talde bereizita garatuko da programazioa; Gaztelu taldea (2015 eta 2013 urteen artean jaiotakoentzat), Gaztelumendi (2012 eta 2010 bitartekoentzat) eta Bizkargi (2009 eta 2007 bitartekoentzat) taldeak. Bi fase desberdinetan ospatuko da aurtengo udako aisialdi programarako. Lehenengo fasea uztailaren 6 eta 17a bitartean ospatuko litzateke, Gaztelu taldeari zuzenduta, eta bigarrenean, Gaztelumendi eta Bizkargi taldeak izango dira, uztailaren 20 eta 30a bitartean. Salneurriari dagokionez, aste bateko egonaldia aukeratzen duten Larrabetzun erroldatuek 50 euro ordainduko dituzte, ez erroldatuek 75. Bestalde, bi aste egongo direnentzako salneurria 75 eurokoa izango da larrbetzutarrentzako eta 95ekoa kanpotarrentzako. Gainera, Udalak prezio hauek murrizteko aukera ahalbidetuko du hainbat ume dituztenentzako edo Diru Sarreren Bermatze Errenta, jasotzen duten erabiltzaileentzako.

noticias de deia