- Covid-19 birusak sortutako pandemiak oso eragin bortitza izan du Bizkaiako herrietako jendearen ekonomian, horregatik, zenbait entitatek diru-laguntza proiektuak proposatu ditzute, esate baterako Mungiako Udalak. Guztira, 470.000 euro inguru bideratuko ditu herriko gobernuak, Ostalari eta Merkatari Elkartearekin batera, Mungia indartzen kanpaina aurrera eraman ahal izateko.

Honen arabera, familia, merkatari, ostalari eta autonomoei bultzada ekonomikoa ematea izango da helburua, diru-laguntza zuzenekin, informazio eta aholkularitzaren bidez eta kon-tsumo bonoak erabilita. Azkenengo sail honetan parte hartzean interesaturik dauden merkatari eta ostalariek oraindik ere egin dezakete izen-ematea Mungiako Udalaren eta Mungialdeko Behargintzaren web guneetan aurki dezaketen inprimakia barikua baino lehen entregatuta merkataritza@mungialdeko-behargin-tza.com helbide elektronikoan edo pertsonalki Behargintzako bulegoan. Behin inskribatutako lokal uztaik ezagututa, Udalak ekainaren 15 eta 17a bitartean argitaratuko du zerrenda eta, ostean, 20 euroko balioko bono-sorta banatuko du herriko etxebizitza guztietan. Guztira, euro bateko lau bono banatuko dira, hiru euroko gutxiengo gastuak egiten direnerako, 3 euroko bi, 9 euroko gutxiengo gastuarekin, eta, amaitzeko, 5 euroko beste bi, hamabost euroko gutxiengo gastuarekin. Etxebizitza guztietan jasoko diren sorta hauek ekainaren 20a eta uztailaren 19a bitartean erabili beharko dira.