Larrialdi egoerak lantzen jarraituko du Txorierrik

Mankomunitateak pandemiaren bilakaera mozteko zenbait neurri hartu ditu datozen asteetarako

18.03.2020 | 09:21

Gaur egun munduko txoko desberdinetan bizi den osasun egoerak ezohiko ekintzak gauza-tzera behartu ditu herrialdeetako entitateak. Covid-19 birusaren hedapen bizkor eta zabalak oso eragin handia izan du Euskal Autonomi Erkidegoan, bereziki Araba eta Bizkaian, eta honen ondorioz hainbat dira biztanleriaren egunerokotasunean bizi izaten ari diren aldaketak. Honen aurrean, Txorierriko Mankomunitateak, beste askoren antzera, Coronavirus delakoaren aurreko hainbat prebentzio neurri hartu behar izan ditu, honen aktibitate eta zerbitzuak mugatuta modu batean. Hasteko, entitateak bertan behera utzi ditu datizen asteetarako antolatutako talde ekin-tzak; esate baterako Osasunaren Martxa edo Mankomunitateko Ipuin Lehiaketaren sar-banaketa. Gainera, Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko hezkuntza zentroetako jarduera didaktiko eta pedagogikoak ere denboraldi batez eten dira eta, honekin batera, adintsuen egoi-tzetako bisita aukerak ere. Mankomunitateko langileei dagokienez, tele-lana edo hauek etxetik lan egin ahal izatea bultzatuko da, ahal den neurrian, batez ere euren etxeetan adin txikikoak edo Coronavirusaren aurkako ahultasuna izan dezakeen jendea etxean daukatenen kasuan. Betsalde, bi metroko segurtasun distantzia mantenduko dute Mankomunitateko langileek. Derioko udaletxean kokatutako zonaldeko euskaltegia ere itxita egongo da eta nagusien aisialdirako txokoak berdin.

Eskualdeko organo nagusi honen jarduteari dagokionez, bertoko bilerak ahalik eta gehien murriztuko dira, honen funtzionamendua guztiz eten ezin izateko. Zerbitzuen aspektuak, bestalde, bakarkako atentzioa mantenduko da, nahiz eta modu telematiko edo telefonikoan izango den, izan ere, atentzio presentziala etengo da. Gainera, Txorierriko entitateak osasun agintaritzak emango dituen argibide eta berri desberdinen inguruko jarraipena egiteko batzorde bat sortu du, Mankomunitateko lehendakariak, lehendakariordeak, kontu-har-tzaileak eta idazkariak osatuta. Bestalde, Osakidetzak emandako argibide zerrenda biztanleria eta langilen artean zabalduko da.

Higiene eta garbitasun alorrean ere hainbat ekintza presatatu dira eskualdean aurrera eramateko. Batetik, entitatearen instalazio desberdinetako garbiketa lanak biziagotuko dira prebentzioa areagotzeko. Bestetik eta eskualdea osatzen duten herriko kaleei begiratuta, garbiketa zerbitzuak ondo aztertuko dira gune desberdinetako zabor bilketa maiztasunak ondo egokitu ahal izateko. Horrela, gaur egungo egoerak beharrezko dituen giza-baliabideak antolatu ahal izango dira.

Mankomunitateko giza-zerbi-tzuei dagokienez, larrialdiak bakarrik erantzungo dira; horniketa mozketak, adin txikiko haurrak eta egoera ekonomiko larria dituzten familiak, etxeko brtizkeria kasuak, menpekotasuna daukaten eta familia baliabiderik ez dituzten pertsona nagusiak... Kasu hauetan, era presentzialean tratatuko dira kontuak, beti ere segurtasun neurriak mantenduta; batik bat, esku gela erabiltzera behartuta, norbanakoen harteko segurtasun distantzia mantenduta eta maskara eta eskularruan erabileraren bitartez. Bestelako gestioak telefono edo e-mail bidez egingo dira.

noticias de deia