Mungia - Hainbat dira Euskal Kultura definitzen dituzten aldagaiak eta, askoren aburuz, gastronomia hauetan garrantzitsuenetakoa da. Honen harira, asteburu honetan elikaduraren eta ekoizpen jasangarriaren inguruko azoka bat jasoko du BEC-ek; Gustoko azoka. Bertan, euskal lurralde desberdinetako produktoreek euren kalitatezko lehengaiak izango dituzte publikoaren-tzako eskuragarri. Hainbat izano dira bertan egongo diren postuak eta, aurreko urteetan bezala, Mungiako biztanleriak ere bere lekuko-tza izango du bertan. “Mungiak era erosoan bizitzeko herria izatea lortu du, atsegina eta irekia; Gustokon gure plaza aurkeztuko dugu, belaunaldiz belaunaldi gorde eta transmititu izan dugun gastronomiaren aberastasuna, batez ere zero kilometrokoak diren gure produktuak, ondo zainduta eta betiko eran egindakoak”, azpimarratu zuen Ager Izagirrek, Mungiako alkateak. Txorizo eta odoloste bikainak dastatzeko aukera izango da Mungiako postuan bariku eta domeka bitartean eta, gainera, larunbatean ogi artisaua ere izango da bertan. Bestalde, indaba razioak ere salgai egongo dira euro baten trukean. BEC-en izango diren ekoizle mungiarrei dagokienez, Luis Azillona errotaria egongo da bere txakinartoarekin eta, honetaz gain, Morga Harategiko langileek txarriki desberdinak ere aurkeztuko dituzte, txorizo eta odolosteak protagoismo handia izanik. Berteiz eta Mendiola gozotegia ere Barakaldoko ekimenean izango da bere ore amako ogia eskaintzen. Ordezkaritza mungiarrarekin amaitzeko, Aitor Aurrekoetxea bere talo famatuak banatzen egongo da eta, gainera, Boga Garagardoa, La Gilda del Norte, Eskuloa ahate produktugileak, Gelati-Gelati-ko izozkigileak eta Kepa Freire bere Keia izokin produktuekin ere bertan izango dira asteburu honetan. Horrenbestez, ari dago BEC-era hurbilduko direnek gastronomia mungiarra ondo ezagutu ahal izango dutela.