Mungia - Bizkaiako biztanleriak, orokorrean, kirolarekiko afizio handia dauka eta, horregatik, oso ohikoa da bertoko herrietan mota desberdinetako frogak ikustea. Zapatu honetan, hilak 29, Mungiako jendeak euren herriko urteko kirol froga esanguratsuenetakoa ikusi eta bertan parte hartzeko aukera izango du; Mungiako hamabigarren duatloia. Aurreko urtean, ehundaka gizon eta emakume izan ziren Euskal Triatloi Zirkuitoaren parte den ekintza honetan, horregatik, Euskal Triatloi Federazioak, hau da, antolakuntzak espero du aurreko datuak hobetu ahal izatea zapatuan. Jardunaldiko erdigune neuralgikoa Legardako Udal Kiroldegian zentratuko da, izan ere, bertan egongo dira irteera eta helduera eta, gainera, partaideek bertan utziko dituzte bizikletak.

Arratsaldeko 16:00etan aterako dira emakumeak frogari hasiera emateko eta, jarraian, gizonak aterako dira 16:15etan. Ibilbidea hiru zati desberrdinetan banatuko da. Hasteko, partaideak Mungiako kaleetan zehar korrika egongo dira bost kiometro egin arte. Ostean, kasko eta pedal zapatilak jantzi eta gurpilak biratzen hasiko dira herri inguran joango den 20 kilometroko ibilbidea egiteko. Hau, Gamiz-Fika eta Fruiz bezalako herrietatik igaroko da urtero gertatu ohi den bezala. Froga exigenteari amaiera emateko, bi kilometro eta erdi egingo dituzte korrika eta, antolakuntzak azaldu duenez; bi kontrol puntu egongo dira frogan zehar: "Bi mozketa-puntu izango dira proban zehar eta, bietan ere, gizonezkoen hasiera-proba erreferentziatzat hartuko da: lehendabizikoa oinezko lasterketaren lehenengo atalean kokatuko da (5 km-ko oinezko lasterketa) eta duatletek hau gainditu ahal izateko 26 minutuko denbora izango dute. Bigarren mozketa bizikleta-lasterketaren hamaikagarren kilometroan izango da eta, puntu hori gainditzeko, lasterkariek 60 minutuko denbora izango dute". Bestalde, aldagela eta konsigna zerbtzua ere egongo da. Izen-emateari dagokionez, aurretiaz egin beharko da Rock The Sport plataformaren bidez. - O. Pérez