AZKENEAN ailegatu da Sondikako biztanleriak urte osoan zehar itxaron duen astea, izan ere, asteburu honetan herriko inauteriak ospatuko dira Sondikako Inauteri Elkarteak antolatuta. Aurreko urteko aratusteak bukatu zirenetik, sondikoztarrak buruari bueltaka egon dira aurten mozorro eder, barregarri edo originaena harrotasunez erakutsi ahal izateko eta ziurra da, urtero bezala, Sondikako kaleak jantzi koloretsuz josita egono direla. Gainera, beti dago pasaden asteburuan ideia bereziak bereganatzeko aprobetxatzen dutenak ere, betikolez azken ordura arte itxaroten mozorroa egin edo erosteko.

Gaurtik aurrera, jendea mozorro eta jantzi bereziei azkenengo ikutuak egiten egongo da eta barikutik aurrera hau kalera ateratzeko ordua helduko zaie. Hasteko, arratsaldeko 16.00etatik aurrera koadrilen jaitsiera eta txupinazoa ospatuko dira. Jarraian, 17.00etan, Gorondagane eskolako AMPA-k antolatutako harrentzako jokoak izango dira, izan ere, barikuan eurak izango dira protagonista nagusiak. Behin hauek bukatuta, eskolako ikasleek kalejira bat egingo dute herrigunera bidean sardina eta buruhandiekin lagunduta eta ibilbidea bukatu ostean Xaibor DJ arrakastatsuak disko-festa antolatuko du. Honen ostean, sondikoztarrak txosnagunean elkartuko dira bertan antolatuko den txanpi-pote ekintzan parte hartzeko, Frutería Esther-en produktuak dastatu ahal izateko jai giro bikainean. Jarraian, karnabalak herriko kaleetan zehar ibiliko dira Taberna Ibiltaria taldeak gidatutako poteo dinamiko batean. Behin gaua helduta, kontzertuen ordua helduko da 00.00etatik aurrera txosnaguneko oholtzan. Mafalda izango da lehenengoa eta, honen ostean, Bidean Erromeriako kideak igoko dira eszenatoki sondikoztarrera. Gaua bukatu eta goizera arte luzatzeko DJ animatzailea izango da.

Barikuko ajea lasaitasunean igarotzeko denborarik gabe, goizeko 11.00etan hasiko da zapatuko programazioa umeentzako parkearekin eta, jarraian, Xigorki lehiaketa izango da 12.00etan. Ordu berean, Gorantzaileak Dan-tza Taldeak dantza-poteo bat gidatuko du eta, eguerdia helduz doan einean, jendea tortila txapelketan parte har tzeko prestatzen joango da. Arratsaldea hasteko dantzaldi bat izango da Nagusien Etxean eta hau bukatzean umeen mozorro desfiea ospatuko da. 18.30etan Elutxa Txaranga izango da herriko kaleak alaitzen umeen mozorroen sari banaketaren aurretik eta, bertan, Gorabidek eta Iratxo Gozotegiak txokolatada bero bat eskeiniko dute.

Eguzkia estaltzen doan bitartean, Hortzmuga taldea Sondikako kaleetatik ibiliko da hauek ohiko abestiekin alaitzen. 21.30etan Sondikako aratustetako ekitaldi arran-tzitsuenetarikoa ospatuko da, sardinaren hilketa, ordu berean egunean zehar spatutako txapelketetako sar-banaketa egingo da; tortila, xigorki eta erakuslehio txapelketena. Jarraian herriko mozorro lehieketen sari-banaketa ere egongo da, hortaz, bertan ezagutuko da zeinek izan duen imaginazio honena aurtengo edizioan. Gaua behin ortzi txorierritarrean finkatuta, Perro Loco rock taldeko partaideak igoko dira txosnaguneko oholtzara 22.30etan eta, behin hauek jaitsita, Gora Herria erromeria taldea igoko da bertara. Gaua amai-tzeko DJ animatzailea egongo da barikuan bezala.